Rafael Moneo jakitunak jaso du 2015eko Arkitektura Sari Nazionala. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia kontuan harturik bere obraren kalitatea eta nazioartean duen oihartzuna, pentsamolde arkitektonikoari egindako ekarpenak, eta munduko unibertsitate ospetsuenetan eskainitako irakaspenak.
Epaimahaia Juan Navarro Baldeweg (2014ko Arkitektura Sari Nazionala), Lluís Clotet (2010ko Arkitektura Sari Nazionala), Simón Marchán Fiz (Arte Ederren Errege Akademiaren ordezkaria), Jordi Bonet i Armengol (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarreko ordezkaria), Ángela García de Paredes Falla (Espainiako Arkitektoen Elkargoen ordezkaria) eta Rafael de La-Hoz Castanys (Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Orokorraren ordezkaria).
Urtean behin banatzen den sari honek 80 urte baino gehiagoko antzinatasuna du, eta pertsona edota elkarte baten ezohiko ekarpenak saritzea du helburu, bere lanak Arkitekturaren alderdi sozial, teknologiko eta jasangarrien alde izandako eragina aintzat hartuz. Arkitektura Sari Nazionalak 60.000€-ko esleipena du eta Espainiako Sustapen Ministerioak eskaintzen du.
Hamasei hautagaitza aurkeztu zituzten sarira Arkitektura, Hirigintza edota Arte Ederren arloko hogeita lau elkarteek. Rafael Moneoren hautagaitza AV/Arquitectura Viva Arkitektura aldizkariek aurkeztu zuten.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...