Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria Uxue Barkosek harrera ekitaldia eskaini zien Teresa Catalán jakitunari, 2017ko Musika Sari Nazionala (Konposizio arloa) jasotzeagatik eta Igor Ijurra jakitunak zuzentzen duen Iruñeko Orfeoiari, Arte Ederren Urrezko Domina eskuratzeagatik.
Ekitaldia ekainaren 1ean izan zen Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan eta bertan, Teresa Catalán eta Igor Ijurra Jakiundeko kideekin batera, 2017ko Literatura Dramatiko Sari Nazionala jaso duen Alfredo Sanzol omendu zuen Nafarroako lehendakariak.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...