Teresa del Valle jakitunak, UPV/EHUko Antropologia katedradun emerituak, Meritu akademikoari aintzatespena jaso du Oaxakako Benito Juarez Unibertsitatean.
Abenduaren 4an, Eduardo Carlos Bautista Martínez errektore jaunak eman zion saria, bere lidergo akademikoa, lan nekaezina eta garapen profesionala aitortuz eta goraipatuz, eta aldi berean teoria feministari egindako ekarpen esanguratsuak eta emakumeen berdintasunerako sustatutako ekimen unibertsitarioak azpimarratuz.
Azaroan, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako Emakumeek zientzia egiten dute hitzaldi zikloaren bosgarren edizioan hartu zuen parte Teresa del Vallek. Antropologo bat Pazifikoan izenburupean, Javier San Martin kazetariak elkarrizketatu egin zuen eta jarraian bertaratutakoek galderak egiteko aukera izan zuten.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...