Diabetesaren Espainiako Federazioak Jakiundeko kide Sonia Gaztambide doktorearen ibilbide profesionala aintzatetsi du hilabete honetan Madrilen, Diabetesaren Espainiako Federazioaren VI. Kongresuren esparruan, egindako ekitaldi batean. Diabetesaren Espainiako Federazioko Zuzendaritza Batzordearen ohorezko aipamena Endokrinologiako espezialista gisa egindako ibilbide luzea eta izan dituen arduretan egindako lana saritzeko da. Hain zuzen ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko burua, Diabetesaren Espainiako Elkartearen Fundazioko presidentea, Medikuntza eta Kirurgiako Cum Laude doktorea (UPV/EHU), Endokrinologia eta Nutrizioko Batzorde Nazionaleko kidea, Kirurgiako Espainiako Elkartearen sariduna (2004) eta Espainiako Endokrinologia Pediatrikoko Elkartearen José Igea sariduna (2006) da, besteak beste.
Jasotako saria eskertzeko bere hitzetan, Gaztanbide doktoreak bat egin zuen pazienteei eta diabetesarekin bizitzeko moduari buruzko mezu berriekin: «Hizkuntza aldatu behar dugu: diabetesa duten pertsonak esan behar dugu, ez pertsona diabetikoak. Hezkuntzaz ari garenean ere aldatu egin behar dugu, eta diabetesari buruzko hezkuntza terapeutikoa esan, hezkuntza tratamenduaren zati bat delako».
Iturria: Osakidetza.eus
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...