Luis de Pablo jakitunak Iñaki Alberdi akordeoilariarentzat idatzitako Amicitia lanak martxoaren 8an izango du estreinaldia BOS-Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Konpositore eta soinujolearen arteko lankidetza Iñaki Alberdik akordeoiaren errepertorioa zabaltzeko egiten ari den ahaleginaren ondorioa da. Amicitia, bi musikarien arteko adiskidantzak sortua, hain zuzen ere, hiru mugimenduz osaturik dago: Moto perpetuo, Imago eta Velox.
Luis de Pablok 2016an sortutako lanaren estreinaldi absolutua izango da hauxe, eta martxoaren 9an berriz ere entzun ahal izango da, Igor Stravinskyren Soka musikatresnentzako sinfonia eta Petrouchka lanak izango dituen egitarauaren baitan, BOSeko zuzendari Erik Nielsenen gidaritzapean.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...