Solasaldiak/Coloquios: Demografia erronka eta familia eredu berriak

Solasaldiak/Coloquios: Demografia erronka eta familia eredu berriak

"Erronka demografikoa eta familia-eredu berriak" jendarteari zabaldutako solasaldia antolatu du Jakiundek maiatzaren 9an, astelehenez, Vital Fundazioaren Kulturuneko B aretoan, 19:00etan, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendako Idazkaritzaren babesarekin eta Vital Fundazioaren lankidetzarekin.

Honako hau izango da Juan Ignacio Pérez Jakiundeko lehendakariak moderatuko duen egitaraua:

Irekiera:

Jonan Fernández, Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako idazkari nagusia.

Hizlariak:

Elena Goni, EUSTATeko Estatistika Soziodemografikoen arloko arduraduna.

Martina García Aisa, EGLE-OCDE-rako "Evolving Family Models in Spain” txostena egin duen taldeko kidea.

David Martínez, ISEAK Fundazioko ikertzailea.

Ander Gurrutxaga, UPV/EHUko Soziologiako katedraduna eta Jakiundeko kidea

Amaiera: Jon Urresti, Vital Fundazioko lehendakaria.

Datorkigun eszenatoki demografikoaren ondorioz, erakundeek egoera sozial eraldatu bati erantzuna eman beharko diote, gizarte eskaerak desberdinak izango direlako, familia-ereduen osaera berrien eta lan-merkatuaren aldaketa ugarien ondorioz. Gai horiek landuko dituzte hizlariek, eta haien azalpenen eta solasaldiaren ondoren, ikusentzuleek galderak egin eta parte hartzeko aukera izango dute.

Solasaldia Jakiunderen YouTube kanalean.

274 -tik 278 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top