Teresa Catalanek Musika Bulegoa 2023 Saria jaso du Elkanori eskainitako "La Victoria Vacía" lanagatik.
Musika Bulegoak nabarmendu du Jakiundeko akademikoaren ibilbidea loriatsua dela. 80 obra sortu ditu bakarlari, ganbera talde nahiz orkestra sinfonikoetarako, baita dozenaka sari jaso ere: Eusko Ikaskuntza Saria, Kulturako Viana Printzea, Arte Ederretako Urrezko Domina, Musikako Sari Nazionala... Irakaslea ere bada, besteak beste, Madrilgo Kontserbatorioko
katedradun emeritu izanik.
"La victoria vacía" lan saritua Euskadiko Orkestra Sinfonikoak konpositore nafarrari egindako enkarguaren emaitza da, Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zioneko 500. urteurrena dela eta. Catalanez gain, beste lau musikagilek ere parte hartu zuten proiektuan, bidaian zehar Elkanok zeharkatutako bost kontinenteak irudikatzen saiatuz. Obra 2020an garatu bazen ere, 2022ko maiatzean estreinatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Lanak munduko lehen globalizazioak – Elkanoren bidaiak – eta pandemia globalak eragindako biktimak omentzen ditu.
Sariaren epaimahaiak nabarmendu du Teresa Catalanek garrantzia eta adierazgarritasun bereziak dituela, inolako zalantzarik gabe. Konposizio-teknika aurreratu eta garbia du musikagileak, eta sortu berri duen obra honetan maisutasun handiz erakusten ditu orkestrarako idazketarako dituen dohainak, baita autoreak duen soinu-irudimena ere.
Errenteriako Lekuona Fabrikan ospatutako ekitaldian jaso zuen saria, maiatzaren 16an, beste sei artista eta lau musika-talderekin batera.
Albistea Musika Bulegoa.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...