Teresa Catalánek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Artea eta Gizarte Zientzien Saria 2022 jaso zuen Iruñeko Nafarroako Museoan irailaren 27an, Ana Urkiza eta Txomin García, hurrenez hurren, EI-SEV eta LK erakundeen presidenteen eskutik. Biek azpimarratu zuten Teresa Catalanen sormen lanaren garrantzia musika garaikidean, irakaskuntzan, eta dibulgazioan.
Musikari nafarrak hitzaldi hunkarria eskaini zuen, hura emozioz beteriko unea zela esan zuen, saria bere txikitako bizilekuan jaso zuelako; Nafarroako Museoa bere etxea izan baitzen gaztaroan, aita bertako atezain izan zelako. Gurasoei eskaini zien saria, haien ontasuna eskertuz. Aipatu zuen gurasoengadik jaso zuela musikarekiko zaletasuna, amak pianoa jotzen zuelako eta aitak musika maite zuelako. Nolanahi ere, ez zen erraza izan beretzat gurasoei adieraztea musikaria izan nahi zuela, garai batean neska batek pianoa jotzea polita izan zitekeen arren, musika lanbide izatea beste kontu bat zelako.
Teresa Catalán Konposizio eta Instrumentazioan katedradun emeritua da Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan, eta Vianako Printzearen Saria 2021, Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina 2021 eta Musika Sari Nazionala Konposizio Sailean 2017 eskuratu ditu, besteak beste.
Ekitaldia Aitzol Iturriagagoitia biolin-jotzailearen ustekabeko parte hartzerekin amaitu zen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren concertino gonbidatu, eta Leipzig hiriko Hochschule für Musik und Theater “Felix Mendelssohn-Bartholdy” ikastegiko eta Musikeneko irakasleak, Teresa Catalanen lan bat eskaini zuen denon gozamenerako.
Ekitaldi berean Sari Gaztea jaso zuen Imanol Zubiauzek, "Pidgin", euskal baleen arrantzaleen eta XVII. mendeko Islandiako herriaren arteko harremanei buruzko proiektuarengatik.
Albistea:
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...