Teresa del Valle, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Sozialeko katedradun emeritu eta Jakiunde akademiakoak, 2018ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria eskuratu du.
Teresa del Vallek EHUko lehen Antropologia katedra lortu zuen 1988an. Historia-ikasketak egin zituen AEBetan egin zituen: BA Saint Mary College, 1966; MA (Historia) Saint Louis University, 1969; MA (Antropologia) University of Hawaii, 1974; eta Antropologian doktoratu zen unibertsitate horretan bertan 1978an. Ondoren, Geografia eta Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean (1980) eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratu zen 1981ean.
Ikerketa-lana 1970-1972an hasi zuen, Guameko Unibertsitatean, eta 1974-1978 artean, berriz, Hawaiiko Unibertsitatean. Azken horretan, beka bat izan zuen EAST-WEST Centerren, doktoregoa egiteko, eta landa-lanak Mikronesia izan zuen hizpide. 1979an AEBetatik bueltatu zen, eta irakaskuntza- eta ikerkuntza-esperientziari ekin zion EHUn. Urte horretan, ez zen existitzen Antropologia Soziala EHUn, eta orduko Donostiako Filosofia Fakultate gaztearen bigarren urtean, aipatu gaia emateko kontratatu zen lehen pertsona izan zen.
Harrezkero, diziplina ezartzeko eta finkatzeko lan handia egin du, eta Antropologia Feministaren berezko arlo eta metodologien aurrerapenean zentratu da. Hala, 1984an, arlo horretako lehen doktorego-ikastaroa –«Sexu-bereizkuntza eta -hierarkizazioa–» eman zuen.
Haren ikerketa-ildoak ondokoak dira: kritika feminista gizarte-antropologian; hiri-antropologia; antropologia politikoa; memoriaren etnografia; metodologia kualitatiboak.
9 liburu idatzi ditu, 4 argitaratu eta 3 beste batzuekin batera idatzi. Gainera, hainbat argitalpenetan parte hartu du; horien artean berak zuzendu zuen «Mujer vasca. Imagen y realidad» nabarmentzen da (Bartzelona: Anthropos, 1985), euskal testuinguruko antropologia feministaren abiapuntutzat hartzen baita.
Teresa del Valle European Association of Social Anthropologists (EASA, 1989) sortu zuten taldeko kidea da, eta talde horretako lehen presidenteordea izan zen. Horrez gain, Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako presidenteordea izan zen (2006-2010).
2018ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria, Teresa del Vallek 2010ean lortutako Emakunde Sariari gehitu zaio.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...