Apirilak 3, STM-San Telmo Museoa, Donostia, 19:00h.
Enrique Echeburúaren hitzaldia, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna, Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloko 2017 Euskadi Ikerkuntza sariduna eta Jakiundeko kidea.
Adingabeen aurkako sexu-abusuaren kasuen % 2 bakarrik azaleratzen dira gertatzen diren unean. Eta, Espainian, gertatzen diren sexu-abusuen % 10-15 bakarrik salatzen dira.
Sekretismoari eusteko arrazoiak familia bera edo abusatzailearen prestigio soziala dira. Sexu-abusuak jakinarazi ohi dira denbora asko iraun badute eta larriak izan direnean.
Gertatutakoa salatuz gero martxan jartzen den makineria hain da izugarria adingabearentzat (biktimizazio sekundarioa), non errazagoa baita isilik egotea.
Batzuentzat, denbora igaro behar da beren trauma salatzeko. Legezko epeek ez bezala, minak ez du preskribatzen. Denbora psikologikoak ez datoz bat denbora judizialekin. Batzuek urtetan erreprimitzen dituzte oroitzapenak, bizitza eramangarri egiteko, maitatzeko gai izateko, seme-alabak izateko, lanean kontzentratzeko. Bat-batean, bizitzak eskatzen dien ahalegina lasaitzen denean, gertakari traumatikoa gogorarazten dien zerbait ikusten dute telebistan, edo gauza bera jasan duten pertsonen berri dute, eta, hortik aurrera, zentsuratutako biografiaren zati horri eusten dion dikea arrailtzen hasten da. Mina setatsua da.
Hori dela eta, salaketa asko biktimak aldaketa erabakigarriak bizitzen dituenean egiten dira (seme-alabak izatea, beste bikotekide bat izatea, etab.).
Gainera, egintzak gertatzen diren unean, sinetsiko ez dieten beldur dira, errudun edo lotsatuta sentitzen dira, eta abusatzailearen errepresalia txiki nahiz handien beldur dira. Bestalde, batzuek sentitzen dute sexu-abusuaren berri emanda familia-gatazka bat sortzearen erantzule direla, edo pentsatzen dute epaileek ez dietela sinetsiko.
Adingabeak abusua kontatu edo salatzen badu, familiak bizkar eman diezaioke; beharbada, ez dio sinetsiko, eta hautsitako panpina baten antzera baztertuko du: «ez digute sinesten ez epaileek ez gizarteak».
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...