2017ko UPV/EHUko Uda Ikastaroetan bi ikastaroekin parte hartuko du Jakiundek, Erronkak egitasmoaren bitartez:
Lehenengoa "¿Qué relación hay entre la violencia y los trastronos mentales?", Enrique Echeburúa jakitunak zuzenduko du Donostiako Miramar Jauregian eta uztailaren 17an eta 18an eskaintzen ari da.
Zuzenbidea, Psikologia, Osasuna eta Hezkuntza alorretako 69 lagunek hartu dute parte ikastaroan, eta hauxe da hizlarien zerrenda:
- Guillermo Portero Lazcano
Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutoko Bizkaiko Ordezkaritzako Zerbitzu Klinikoko burua.
- Rafael Torrubia Beltri (Elkarrizketa La Mecánica del Caracol Radio Euskadiko irratsaioan)
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Psikiatria Legaleko Saileko irakasle titularra. Neurozientzien Institutoko ikertzailea.
- Santiago Redondo Illercas
Kriminologia irakasle titularra Bartzelonako Unibertsitateko Psikologia Fakultatea.
- Antonio Andrés Pueyo
Nortasuneko katedraduna, Bartzelonako Unibertsitateko Psikologia Fakultatea.
- Iñaki Saubijana Zunzunegui
Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidentea.
- Iñaki Madariaga Zamalloa
Aita Menni Ospitalea, Psikiatria legaleko arduraduna.
- Enrique Echeburúa Odriozola
UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna, Jakiundeko kidea.
Enrique Echeburua jakitunari elkarrizketa ikastaroaren inguruan Berrian.
Erronkak egitasmoaren baitan Jakiundek parte hartuko duen bigarren ikastaroa irailean zuzenduko du Francisco Etxeberria Gabilondo jakitunak, Laura Pego Oterorekin batera "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales" ikastaroaren zuzendarikide da. Donostiako Miramar Jauregian eskainiko da hiru egunetan zehar, irailaren 13, 14 eta 15ean. Zabalik izenemate epea.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...