HOTSAK/SONIDOS: Erlijioen hotsak Musikenen Jorge Rozemblom musikologoarekin

HOTSAK/SONIDOS: Erlijioen hotsak Musikenen Jorge Rozemblom musikologoarekin

Urriak 27an Jorge Rozemblom musikologo eta Radio Shefarad-eko zuzendariak "Erlijioen hotsak" zikloaren amaierako hitzaldia eskainiko du Musikeneko auditoriumean, arratsaldeko 18:30ean.

Azalduko digunez, juduen musikaren unibertsoak alderdi ugari ditu, interpreteen nortasunak berak bezala: etnia, fedea eta kultura. Aniztasun horretan adierazpide asko sartzen dira, baita arlo erlijiosoan ere, sinagogetan eta herritarren artean tradizio ugari baitaude, hainbat herrialdetan sakabanatzean metatutako soinuzko bizipenen araberakoak. Kantilazioak esan eta entzungo ditugu (testu sakratuen irakurketa melodikoak), estilo askotakoak (hainbat komunitate sefardi eta askenazi [Ekialdeko Europakoak]), baita piyut-ak (deboziozko poema paraliturgikoak) eta judu-hizkuntzetako abestiak ere (judu-gaztelania eta yiddisha edo judu-alemana).

Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako ziklo honek MUsikeneren lankidetza eta Laboral Kutxaren babesa du.

43 -tik 63 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top