Ana Zubiaga Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Sariaren jabe

Ana Zubiaga Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Sariaren jabe

Elhuyar Fundazioaren 2020 Merezimendu Saria eskuratu du Ana Zubiaga jakitunak, euskararen normalkuntzan eta zientziaren gizarteratzean egindako lanagatik.

Ana Zubiaga Euskal Herriko Unibertsitateko Genetikako katedraduna da, eta bere ikerketa-arloa Biologia eta Minbiziaren Genetika biltzen diren eremua da: diseinu esperimentalen barruan dauden eredu zelularren eta biologia molekular klasikoaren konbinazioa, hurbilketa genomikoak eta proteomikoak eta animalien eredu genetikoak.

Jakiundeko kideak Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen ikerketa-talde sendo bateko burua da, 2001etik. Talde hori irakasleek, doktoretza-aurreko eta -ondoko ikertzaileek eta Ikerbasqueko ikertzaileek osatuta dago. Taldeak bere ekarpenak egin ditu zenbait argitalpen garrantzitsuren bidez (Cell, Immunity, J Clin Invest, Nucleic Acids Res), non E2F faktoreen funtzio fisiologikoak eta patologikoak deskribatu dituzten, eta haien transkripzio-jardueraren eta minbizian eta ehunen degenerazioan duten inplikazioaren azpian dauden mekanismoak zehatz-mehatz analizatu. Taldeak modu aktiboan lan egiten du zenbait ikerketa-talderekin, estatukoak (CNIO, Bartzelonako Unibertsitatea) zein nazioartekoak (NKI, Harvard, Karolinska, Kalifornia-San Diegoko Unibertsitatea).

43 -tik 63 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top