Enrique Echeburuak 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria eskuratu du

Enrique Echeburuak 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria eskuratu du

Enrique Echeburua Jakiundeko akademikoak Gizarte Zientzien eta Humaniteeen alorreko 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria irabazi du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskaintzen duen sariak jarduera zientifikoa sustatzea du helburu nagusia, baita Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta bultzatzea ere, betiere horien lanak oso eragin positiboa badu Euskadin.

Enrique Echeburua Psikologia Klinikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean, eta Osasun Mentaleko Sareko Ikerketa Biomedikoko (CIBERSAM) ikertzaile seniorra. Psikologian lizentziaduna eta doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Londresko Unibertsitateko Middlesex Hospital-eko Portaera Terapiaren Unitatean (Meyer doktorea) sakondu zuen bere prestakuntza.

Honako arloak ikertu ditu batik bat: familia-indarkeria, sexu- erasoak, joko patologikoa, buru-nahasmendu larriak eta auzitegiko psikologia klinikoa.

Kriminologiaren Euskal Institutuaren kide sortzaile izan zen eta Indarkeria Ikertzeko Sofia Erregina Zentroko Aholkularitza Batzordeko kide hura sortu zenetik. Psikologia Klinikoko Ikerketa Talde Kontsolidatuko zuzendaria da eta Psikologiari eta Gizarteari buruzko XXI. Mendeko Prestakuntza eta Ikerketa Unitateko kidea. Espainiako eta nazioarteko hainbat argitalpen-batzordeko kide da eta 38 liburu idatzi ditu.

Euskal Biktimologia Elkarteko presidentea izan da, eta Esperientzia Traumatikoetako Biktimei Laguntza izeneko EHUko espezialista-graduondoaren zuzendarikidea.

Euskadi Ikerkuntza Sariaz gain, Centro de Investigación y Terapia de Conducta, CINTECOren (Madrid, 1990) eta Psikologoen Elkargo Ofizialaren Rafael de Burgaleta sariak (Madrid, 1994) eskuratu ditu.

Artxiboak:
Noticia_DV_01.pdf
43 -tik 63 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top