Mariasun Landak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2014 Saria jaso du

Mariasun Landak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2014 Saria jaso du

Mariasun Landak azaroaren 12an, Donostiako Miramar Jauregian jaso zuen saria Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik. Idazleak bere testuekin beti "seduzitzeko" idatzi nahi izan duela adierazi zuen, bera seduzitzen duten liburuek egiten duten antzera. Gogora ekarri zuen hasera batean gaztelaniaz ikasi zuela, eta ondoren frantsesez, gaztetan Parisen egindako urteengatik, eta Euskal Herrira itzulitakoan frankismoak "ukatutako" euskara berreskuratzen tematu zela.

Haurrentzako idatzitako lehenengo liburua 1982an plazaratu zuen. Ondoren etorri ziren bere ikasleek euskara mailan zituzten "gabeziak arintzeko" idatzitako gainerako istorioak. 

Mariasun Landak 2003an eskuratu zuen Haurrentzako Literatur Sari Nazionala.

https://www.eusko-ikaskuntza.org/es/novedadesyagenda/novedades/object.php?o=23606 

http://www.irekia.euskadi.net/es/news/22956-mariasun-landa-jean-baptiiste-orpustan-premios-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa

43 -tik 63 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top