Neurotecnologiak: giza garunaren ulermenerantz

Neurotecnologiak: giza garunaren ulermenerantz

Jakiundeko lau kidek osatu zuten "Neurotecnologiak: giza garunaren ulermenerantz" DIPC-k (Donostia International Physics Center) eta STM (San Telmo Museoak antolatutako zikloa itxi zuen mahai ingurua.

Hauexek izan ziren protagonistak Aitzol Garcia-Etxarri-k (DIPC) moderatutako mahai-inguruan:

- Nekane Balluerka, Portaera Zientzien Metodologia arloko katedraduna, UPV/EHU.

- Víctor Gómez Pin, Filosofia katedradun emeritua, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

- Naroa Ibarretxe, neurozientifikoa, Deustuko Unibertsitateko irakasle-ikertzailea.

- José Félix Martí Massó, Neurologia katedradun emeritua UPV/EHU, Donostia Unibertsitate-Ospitaleko Neurologia-zerbitzuko burua.

Apirilaren 25ean San Telmo Museoan egindako mahai-ingurua neuroteknologiei buruz hitz egiteko gonbidapena izan zen, bai ikuspegi zientifiko-sanitariotik, bai humanitateen ikuspegitik. Teknologia horiek gaixotasun neurologikoak ulertzen eta tratatzen laguntzeko dituzten onurak eta aukerak eztabaidatu ziren, baita garuna irakurtzeko eta haren portaera aldatzeko aukerarekin lotutako erronkak eta arriskuak ere.

Eztabaidaren bideoa eskuragarri dago esteka honetan:

https://www.youtube.com/live/8HxTqvZldYA?feature=share

 

 

43 -tik 63 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top