Natura ordena eta hiriko legea, Erronkak/Desafíos DSS2016

Natura ordena eta hiriko legea, Erronkak/Desafíos DSS2016

Urriaren 8an, larunbatez, Natura ordena eta hiriko legea jardunaldia Pasai Donibaneko Santa Ana baselizan egingo da Erronkak/Desafíos DSS2016 baitan.

Víctor Gómez Pin filosofo eta Jakiundeko kideak koordinatutako jardunaldiak hiriaren antolamendua sortzeko unean betekizun ekologikoa kontuan hartzeko elementua denez, lege sozialaren eta behar naturalaren arteko loturak muga non duen aztertu nahi du, guztioi dagokigun arazoa baita.

Jardunaldia publikoa da, baina Santa Ana baselizan lekuak mugatuak direnez aurrez izena eman behar da hemen.

EGITARAUA:

11:00-13:30: Mahai ingurua

  • Víctor Gómez Pin, filosofoa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Jakiundeko kidea (moderatzailea)
  • Andrés Moya, biologoa, Valentziako Unibertsitatea
  • Francisco Ayala, genetista, Kaliforniako Unibertsitatea, Irvine
  • Javier Echeverría, filosofoa, Ikerbasque ikertzailea, Jakiundeko kidea

 16:00-19:00: Mahai ingurua

  • Víctor Gómez Pin, filosofoa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Jakiundeko kidea (moderatzailea)
  • Agustín Díaz Yanes, zinema zuzendaria
  • Rafael Moneo, arkitektoa, Jakiundeko kidea

 19:00: Kontzertua, Itsasoa eta maitasuna - Mar y amor, KANTUZ taldea

------------------------------------------------------------

Goizeko mahaiko parte hartzaileak:  

  • Víctor Gómez Pin, filosofoajardunaldiaren koordinatzailea eta moderatzailea

Jakiundeko kidea, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedraduna, Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (2009) erakundearen Nazioarteko Sariaz gain, Anagrama Saria eta Espasa Saiakera Saria (Entre lobos y autómatas, 2006) ditu. Zorroaga campuseko UPV/EHUko Filosofia Fakultateko proiektuan hartu zuen parte (1979), lehenengo Filosofia Departamenduko zuzendaria izanik. UNESCOren babesarekin orain dela hogei urte hasi eta Donostian bi urtetik behin egiten den International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuko zuzendaria da.

  • Francisco Ayala, genetista

Genetista, bere ikerketek egin dute ezagun, batik bat, erloju molekularrari buruz egindakoak, Trypanosoma cruzi gaixotasunaren ugalketari buruzkoak (16-18 milioi pertsona artean jasaten duten Hego Amerikako gaitz endemikoa), eta Plasmodiuma, urtean 400 milioi pertsona kaltetu eta milioi bat hiltzen dituen malariaren agentearen eboluzioari buruzkoak. Hainbat elkarte garrantzitsuetako kide da, hala nola: AEBetako Zientzien Akademia, Arte eta Zientzien Akademia Amerikarra, eta American Philosophical Society. Bill Clinton AEBetako presidentearen aholkulari zientifikoa, eta Science aldizkaria argitaratzen duen Zientziaren Aurrerabiderako Elkarte Estatubatuarraren presidente izan da (American Association for the Advancement of Science). Templeton Saria eskuratu du (2010), besteak beste.

  • Javier Echeverría, zientziaren filosofoa

Jakiundeko lehendakariordea, Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioko ikertzailea, UPV/EHUra adskribatua, eta CSIC-eko Filosofia Institutuko Unibertsitate katedratikoa eszedentzian. International Academy of the Philosophy of Science erakundeko kidea, eta Sociedad Española Leibniz erakundeko lehendakariordea. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria (2016) eta Euskadi Ikerkuntza Saria Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean (1997). Bere idazlanengatik, berriz, honakoak eskuratu ditu: Saiakera Sari Nazionala (2000) Los Señores del Aire liburuagatik, eta Anagrama Saiakera Saria (1995) Tecnópolis lanagatik.

  • Andrés Moya, biologoa

Valentziako Unibertsitateko Cavanilles Biodibertsitate eta Biologia Ebolutibo Institutuko Genetika katedraduna, Valentziako Gobernuaren Osasun Publikoko Goi-mailako Ikerketa Zentroko zuzendaria (CSISP-FISABIO). American Association for the Advancement of Science erakundeko kidea (1998), hainbat sariren jabe da, aipagarrienak: Genetika Sari Nazionala (2012), Valentziako Gobernuaren Diploma ikerketa biomedikoan erakutsitako bikaintasunagatik (2010), Diario Médico Saria (2006), eta Ikerketa Zientifikoko Bartzelona Hiria Saria (1996).

Arratsaldeko mahaiko parte hartzaileak:

  • Víctor Gómez Pin, filosofoa, jardunaldiaren koordinatzailea eta moderatzailea

Jakiundeko kidea, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedraduna, Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (2009) erakundearen Nazioarteko Sariaz gain, Anagrama Saria eta Espasa Saiakera Saria (Entre lobos y autómatas, 2006) ditu. Zorroaga campuseko UPV/EHUko Filosofia Fakultateko proiektuan hartu zuen parte (1979), lehenengo Filosofia Departamenduko zuzendaria izanik. UNESCOren babesarekin orain dela hogei urte hasi eta Donostian bi urtetik behin egiten den International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuko zuzendaria da.

  • Agustín Díaz Yanes, zinegilea

Gidoilaria eta zinema zuzendaria, honako pelikulen gidoiak idatzi ditu: Baton Rouge (1988), A solas contigo (1990), Demasiado corazón (1990), Belmonte (1994) y Al límite (1997). Zuzendu zuen lehenengo filmeak, Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (1995) lanak, bi Goya eman zizkion: zuzendari berri onenari eta gidoi original onenari. Ondoren idatzi eta zuzendu ditu Sin noticias de Dios (2001), Alatriste (2006), Solo quiero caminar (2008) eta Oro (2016).

  • Rafael Moneo, arkitektoa

Jakiundeko kidea, Pritzker sariaren jabe izateaz gain, Medalla de Oro al Mérito en las Bellas Artes (Espainia), Arnold W. Brunner Memorial Prize (AEB), Vianako Printzea Saria (Nafarroa), Schock Saria (Suedia), Veneziako Arkitektura Eskolako Laura ad Honorem, Frantziako Arkitektura Eskolako Urrezko Domina, Arkitektoen Nazioarteko Elkargoaren Urrezko Domina, Feltrinelli Saria, Mier van der Rohe Saria, eta Príncipe de Asturias de las Artes sariak ditu.

43 -tik 63 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top