Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an.
Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko berrogeita hamar kide pasatxo bildu ziren bertan, Akademiako kide urgazle gazte berrien kargu hartzea ikusteko: Nora Alonso Casajús biologoa, Lourdes Basabe-Desmonts kimikaria, Nuria Cano antropologoa, Naroa Ibarretxe neurozientzialaria, Oihana Otaegui Madurga Automatika eta Elektronika Ingeniaria, Igor Ijurra Fernández koro zuzendaria, Jon Maya Sein dantzari eta koreografoa, David Pardo Zubiaur matematikaria eta Mikel Santesteban Insausti hizkuntzalaria. Ignacio Arganda-Carreras ingeniari informatikoak ezin izan zuen bertan izan. Jakiundeko kide urgazle gazteak 10 dira guztira.
Ondoren, Sonia Gaztambide doktore eta jakitunak Ponle cara a la acromegalia hitzaldia eskaini zuen. Akromegalia tratamendua baduen gaitz bitxia da, horregatik beharrezkoa da gizarteak ezagutzea ahalik eta azkarren gaitzari erantzuna eman ahal izateko.
Barne-bileran, Iñaki Goirizelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore-ohia ohorezko jakitun izendatu zuen aho batez Akademiak.
Bilkuran, Jesus M. Ugalde, Jakiundeko lehendakariarekin batera, eguneko anfitrioia, José Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektore bezala kargugatiko jakitun denak, Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxak, Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez Tabernerok eta, lehendabiziko aldiz, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore berri Nekane Balluerkak hartu zuten parte. Bertan izan ziren, era berean, UNEDeko errektore-ohi Juan Gimeno eta Mondragon Unibertsitateko errektore-ohi Iosu Zabala, ohorezko jakitunak biak ala biak, Jakiundeko Ohorezko Lehendakari Pedro Miguel Etxenikerekin batera.
Begoña García-Zapirain da maiatzeko Jakiunde 2022 Egutegiaren protagonista, eta bere bi pasioak azaltzen dizkigu bertan: familia eta ikerketa. Bien arteko oreka bilatzeko esfortzuaz hitz egiten digu, bai egutegian eta baita...
Maite Apezteguía akademikoak COAVN (Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro/Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) erakundearen saria jaso du "ALFAYOMEGA REHABILITACIÓN de CEMENTERIO de ZABALEGI"...
Humberto Bustince Jakiundeko kidea, UPNA/NUPeko Konputazio Zientziak eta Adimen Artifizialeko katedraduna, Asia-Pazifikoko Adimen Artifizialeko Elkarteko (AAIA) kide izendatu dute. Elkartean nazioarteko ikerketa zentro nagusiek...
“Kristalografia eta kristal liluragarriak, aliatu garrantzitsuak atomoen barrena egindako nire bidaia zoragarrian" da Maribel Arriortua Marcaida akademikoak –UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Kristalografiako eta...
"Las ciencias, femenino plural" hauxe Carmen Mijangos akademikoak, CSIC- Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluko Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutuko "ad honorem" ikerketa irakasleak Jakiunde...
José Félix Martí Massó akademikoak eta María Martinón-Torres, CENIEH - Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko zuzendariak, bi galdera hauek jarri zituzten mahai gainean Iruñeko CIVICANen, martxoaren...
Jakiunde 2022 egutegiak Maria Jesus Esteban Galarza, Frantziako CNRS-Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendaria aurkezten du otsailean. Egutegiaren protagonistek esaldi bat aukeratu dute haien argazkian...
Jakiundek Akademiako 12 kide aurkezten dituen egutegia plazaratu du. Akademiaren lehenengo egutegia da 2022ko honako hau, eta zientzia eta teknologiaren arloan lan egiten dute emakumeak dira protagonistak: Urtarrila - Sonia...
Teresa Catalán konpositoreak Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso du 2021ean. Jakiundeko akademikoak bi sarirekin amaitu du urtea, Nafarroako Gobernuak maiatzean emandako Vianako Printzea saria eskuratu...
Esther Ferrer akademikoak Donostiako Urrezko Danborra jasoko du urtarrilaren 20an, hiriko jaietako egitarauaren barruan.Sariaren helburua da herritarrek proposatuta saritutako pertsonak hiriaren alde egindako lan positiboa...
Agustin Azkarate jakitunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia katedradunak, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2021eko Saria jaso zuen azaroaren 9an, Gasteizko Santa Maria...
Jakiundek "Pandemiak erakutsi diguna" solasaldiak antolatu ditu urriaren 21ean eta 22an, ostegunez eta ostiralez, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Museoan, Iruñean. Osteguneko mahaikideak: - Imma Aguilar Nàcher,...
El académico Luis de Pablo (Bilbao, 1930) falleció el 10 de octubre en Madrid a los 91 años de edad. Uno de los máximos exponentes de la música de vanguardia, Luis de Pablo comenzó sus estudios de piano con 7 años, y compuso...
JAKIN-MINA egitasmoaren hamaikagarren edizioa zabalik da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, eta iritsia da ikastetxeetara DBH 4. mailako ikasleei zuzentudako zikloen tokian tokiko egitaraua. Pandemiak...
Perspectivas es un espacio de encuentro para el análisis y el debate organizado por Fundación Caja Navarra en colaboración con Jakiunde. Carolina Moreno Castro, catedrática de Periodismo de la Universidad de Valencia, y Joaquín...
HOTSAK/SONIDOS zikloa Musikenera iritsi da udazkenean, edizio honetan musika eta filosofia aztertuko direlarik, azken edizioetan Zientzien, Arteen eta Erlijioen hotsak entzun eta gero. Irailaren 29an Javier Echeverriak,...
Jakiundek bi solasaldi antolatu ditu pandemiak erakutsi diguna aztertzeko, urriaren 21ean eta 22an, Iruñeko Nafarroako Museoan, 19:00etan. Bi mahai inguruak jendarteari zabalik daude eta sarrera librea da lekuak bete....
HOTSAK/SONIDOS zikloa Iruñera itzuliko da urrian, Nafarroako Artxibo Nagusira, "Octubre Archimusical" egitarauaren baitan. Aurten Ideien hotsak izango dira nagusi, urriak 6, 13, 20 eta 28an eskainiko diren lau...
Arrakasta handiz antolatu zuen Jakuindek Unibertsoaren soinua: Musika, Izarrak eta Ohitura Zaharrak ekitaldia, Uxueko Upnako uda ikastaroen baitan, abuztuaren 7an eta 8an, Humberto Bustince Jakiundeko kideak eta Nafarroako...
Unibertsoaren soinua: Musika, Izarrak eta Ohitura Zaharrak (abuztuak 7 eta 8) eta Uxue, Erresumako Unibertsitatea: Arte mota guztientzako zientzia (abuztuak 28 eta 29) dira Upnako udako ikastaroen baitan Humberto Bustince...
Jakiundek eta Eusko Ikaskuntzak bi erakundeen arteko sinergiak sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Elkarlan ahalik eta estuena sustatu nahi dute sinatzaileek, eta euren profesionalen eta baliabide materialen erabilera...