Enrique Echeburúa Odriozola jakitunak Euskadi Ikerkuntza Saria 2017 Gizarte Gaiak eta Humaniteen arloan jaso zuen ekainaren 5ean Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik.
Cristina Uriarte sailburuak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak ematen duen saria Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Klinikoko katedradunak jaso du, psikologia klinikoaren esparruan garrantzia sozial handiko gaien inguruan garatu duen ikerketa aplikatuagatik, hala nola, bikotekidearen kontrako indarkeria, sexu-erasoak, jokoarekiko menpekotasuna eta substantziarik gabeko adikzioak, eta antsietate-nahasmenduak.
Jakiundeko akademikoak bikotekidearen kontrako indarkeria kasuetan laguntza psikologikoa emateko Eusko Jaurlaritza, Emakunde, eta Foru Aldundien artean itundutako hainbat programa abian jartzeko ardura izan du, baita sexu-erasoak jasan eta Justiziaren aurrean agertu behar izaten duten adin txikikoei babesa emateko protokolo bat garatzeko ardura ere. Echeburua irakaslearen lan-taldeak diseinaturiko programak, biktimak eta tratu txar emaileak artatzeko Euskadiko erreferentziazko zentroetan aplikatzen dira. Gainera, Bikote barneko Indarkeria-arriskua Aurreikusteko Eskala ere diseinatu du talde horrek, egun ofizialki Ertzaintzak darabilen instrumentua izanik hori.
Sari banaketa ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan izan zen, Gasteizen. Gobernuko kideez gain, senitartekoak eta lagunak izan zituen ondoan Echeburúa jaunak, baita Donostiako campuseko Psikologia Fakultateko eta Euskal Kriminologia Institutuko lankideak, eta Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidentea. Jakiundeko kideen artean, errektoreak: Nekane Balluerka (UPV/EHU), José Mª Guibert (Deustuko Unibertsitatea) eta Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitatea), eta aurreko edizioetan sarituak izandako hainbat jakitun: Maribel Arriortua (2010), José Luis de la Cuesta (2009), Javier Echeverría (1997), José Félix Martí Massó (2014) eta Jesus Ugalde (2003), Jakiundeko lehendakaria.
Teresa Catalán jakitunak 2021eko Vianako Printzea Saria eskuratu du. Saria emateko garaian musikagile nafarra nazioartean aintzatetsitako konpositorea izateaz gain, bere katedratik egindako irakasle-lana eta ikerketa-mailan...
Humberto Bustince jakituna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko KOnputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna, Zientzia eta Arteen Europako Akademiako (EASA) kide izen datu dute. Elkarte europar hori 1990ean sortu...
Enrique Zuazua jakitunak 2021eko Zientzia alorreko DEIA Top Talent Saria eskuratu du bere ikertzaile ibilbide oparoaren ondorioz. Enrique Zuazua (Eibar, Gipuzkoa, 1961) 2018ko Abenduan Alexander von Humboldt Professorship ...
Maria Jesus Esteban jakitunak Matematikaren arloko Zientzien Europako Akademiako 2021eko Blaise Pascal Domina eskuratu du. Matematiketan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978), eta doktorea Pierre et Marie Curie...
Humboldt Ikerketa Saria eskuratu du Félix Goñi jakitunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedradunak («A. v. Humboldt – J.C. Mutis Forschungspreis», Alexander von Humboldt eta José...
Jakiundeko Batzarrak Alejandro Tiana eta Iñaki Dorronsoro izendatu ditu Akademiako Ohorezko Kide apirilaren 23an egindako udaberriko Bilkuran. Jesus M. Ugalde, zortzi urtez Akademiako burua izandako lehendakari ohiak aurkeztu...
Apirilaren 23an elkartu zen Jakiundeko batzarra Donostian, pandemiaren egoerak eraginda, udaberrian Euskal Herriko zortzi unibertsitate batean antolatu ohi duelako bere Bilkura. Aurten, aldiz, Donostiako Aquariumeko auditoriumean...
Helena Matute jakitunak Redacción Médica aldizkariak antolatutako "Sanitarias Saria 2021" eskuratu du Psikologiaren alorrean. Matute doktorea Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko zuzendaria da, eta...
Iciar Astiasaran, Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatologiako katedraduna, Elikaduren Zientzien Institutoko (ICAUN) zuzendarikidea, eta Ikerketa errektoreordea, lehendakariorde izendatu du Jakiundeko...
Axioms, matematika, logika matematikoa eta fisika matematikoari buruzko nazioarteko argitalpenari "Web of Science" informazio zientifikoaren online zerbitzuaren Science Citation Index Expanded-en (SCIE) sarrera...
Jakiundeko kidea Valentziako Centre de Perfeccionamiento-ko arduradun izendatu du Palau de Les Arts Reina Sofía Fundazioko Zuzendaritzak, bi urterako, 2021eko irailean hasita. Bere eginkizuna izango da abeslari eta...
Musikenek, Euskadiko Musika Goi Ikastegiak eta Eresbilek, euskal musikaren artxibategiak, jardunean dauden konpositoreen liburu bilduma sortu dute. Lanak Kaierak-Basque Composers of the 21st century du izena, eta...
"Abuso Sexual en la infancia. Nuevas perspectivas clínicas y forenses" liburua plazaratu berri du Enrique Echeburuak, UPV/EHUko Psikologia Kliniko katedradunak, Cristina Guericaecheverría psikologoa eta...
María Mayo sopranoak eta Montxo Armendariz zinegileak 2020ko Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eskuratu dute. Sormen artistikoan edota kulturan nabarmendu diren eta artearen eta kulturaren sustapena, garapena, eta...
JAKIUNDEk lehendakari berria hautatu du azaroan 6an egindako Osoko Bilkuran, Juan Ignacio Perez Iglesiasek zuzenduko du Akademia datozen lau urtetan. Juan Ignacio Pérez, Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna...
JAKIN-MINA, 4. DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldi ziklo sortan parte hartzeko deialdia zabaldu du Akademiak. Euskal Auronomia Erkidegoko eta Nafarroako Komunitate Foraleko ikastetxe guztietara heldu da JAKIN-MINA 2020-2021...
Bertan behera gelditu da HOTSAK/SONIDOS: "Filosofiaren hotsak" zikloaren baitan Víctor Gómez Pin jakitunak bihar, urriaren 21ean, Iruñeko Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, 19:00etan eskaini behar zuen hitzaldia...
Gotzon Arrizabalagak HOTSAK/SONIDOS: "Filosofiaren hotsak" zikloaren bigarren hitzaldia eskaini zuen: "La voz de los filósofos", Nafarroako Artxibo Erreal Nagusiko auditoriumean, urriaren 14an. Hogei bat...
El académico Víctor Gómez Pin impartirá la conferencia "La Infancia Sonora de la Filosofía", dentro del ciclo "La Filosofía Suena", en el Archivo General Y Real de Navarra, en Pamplona, el 21 de octubre,...
Urriak 27an Jorge Rozemblom musikologo eta Radio Shefarad-eko zuzendariak "Erlijioen hotsak" zikloaren amaierako hitzaldia eskainiko du Musikeneko auditoriumean, arratsaldeko 18:30ean. Azalduko digunez, juduen...
Manuela Cortés arabistak eskaini zuen "Erlijioen Hotsak" zikloko hirugarren hitzaldia: "Música, terapéutica y espiritualidad en la tradición islmámica", Musikeneko auditoriumean, urriaren 13an. Islamaren...