Javier Echeverría jakitunak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jasoko du

Javier Echeverría jakitunak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jasoko du

Javier Echeverría Jakiundeko kideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Iñigo Urkullu lehendakari jauna eta Nafarroako Foru Erkidegoko Uxu Barkos lehendakari andrea buru izan zituen ekitaldian jaso zuen Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria 2016, Donostiako Miramar Jauregian. Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta Txomin García, saria babesten duen Laboral-Kutxako lehendakarien eskutik jaso zuen Echeverría jaunak. 

Joan den ekainean Echeverría irakasleak saria irabazi zuela jakinarazi zenean, Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko zazpi unibertsitateetako Errektoreen ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Laboral Kutxako Lurralde Zuzendariak osatutako epaimahaiak hauxe nabarmendu zuten: "Bere formakuntza bikoitza, matematika eta filosofian”, eta "Bere karrera akademikoa eta zientifikoa, bere ondarearen kaudimena −sortu duen eskolaren bitartez− eta Herrialdearen gobernantzarekin duen konpromisoaren garrantzia”.

Javier Echeverriaren ikerketa filosofiaren zientzia eta teknokologia; zientziaren etika; zientzia, teknologia eta gizartea, eta informazioaren teknologia eta komunikazioa arteko harremanak aztertzean datza.

Artxiboak:
Entrevista_J._Echevrria_BERRIA.pdf
Premio_Eusko_Ikaskuntza_DV.pdf
Premio_EI-LK_J._Echeverria_Noticias_de_Gipuzkoa.pdf
64 -tik 84 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top