Bill Douglass jakitunari omenaldia "Amerikanuak" obraren 40. urteurrenean

Bill Douglass jakitunari omenaldia "Amerikanuak" obraren 40. urteurrenean

William A. Douglass eta Jon Bilbaoren "Amerikanuak. The Basques in the New World" lana argitaratu zela 40 urte bete diren honetan, euskaldunen emigrazioaren eta munduan zeharreko presentziaren inguruko ikerketen abiapuntutzat hartzen den liburuaren egilekidea omenduko du Baionako Euskal Museoak.

Urriaren 23an Baionako Euskal Museoan "Euskal emigrazioari buruzko ikerketak" izeneko mintegia egingo da eta abenduaren 9an, Mondragon Unibertsitatean "Euskaldunen irudia eta errepresentazioa" izenekoa, urteurrena ospatzeko unibertsitate artean antolatutako ekitaldien barne. 

Baionako Euskal Museoa eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak hartu dute parte unibertsitate arteko mintegietan, besteak beste.

Artxiboak:
Amerikanuak_40_aniversario-Programa.pdf
64 -tik 84 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top