Filosofiaren hotsak Musikenen

Filosofiaren hotsak Musikenen

HOTSAK/SONIDOS zikloa Musikenera iritsi da udazkenean, edizio honetan musika eta filosofia aztertuko direlarik, azken edizioetan Zientzien, Arteen eta Erlijioen hotsak entzun eta gero.

Irailaren 29an Javier Echeverriak, zientziaren filosofo eta Jakiundeko kideak eskaini zuen irekiera hitzaldia, OIHARTZUN FILOSOFIKOAK. COVIDEMIA ADIBIDE, eta hauxe da hurrengo hitzaldien egitaraua:

Urriak 6: ARRAZOI-SOINUAREN KRITIKA, Tomás Marco, konpositorea, Musika Sari Nazionala (2002).

Urriak 13: FILOSOFOEN AHOTSA, Gotzon Arrizabalaga, UPV/EHUko Folosofia Saileko Metafisika irakaslea, eta "Concerto Donostiarra" ganbara taldeko zuzendaria.

Urriak 27: FILOSOFIAREN HAURTZAROKO SOINUA, Víctor Gómez Pin, Filosofiako katedratiko emeritua, Bartzolonako Unibertsitate Autonomoa, Jakiundeko kidea.

Zikloa jendarteari zabalik dago eta sarrera librea da, lekuak bete arte. Hitzaldiak arratsaldeko 18:30an izango dira, Musikeneko auditorioan.

Jakiundek antolatutako HOTSAK/SONIDOS egitasmoak Laboral Kutxaren babesa eta Musikeneren lankidetza ditu.

Artxiboak:
Filosofiaren_hotsak_Musikenen-La_Filosofia_Suena.pdf
64 -tik 84 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top