Mariasun Landa, Escritora Galega Universal 2020

Mariasun Landa, Escritora Galega Universal 2020

Mariasun Landa idazlea Escritora Galega Universal 2020 izendatu du galegoz idazten duten idazleen elkarteak (Asociación de Escritoras y Escritores en Lengua Galega, AELG), bere lanaren kalitate literario gorenagatik eta Euskal Herriko hizkuntza, kultura eta duintasuna defendatzeagatik. 

JAKIUNDEko kideak maiatzean jasoko du saria Santiago de Compostelan, AELG-k, Galiziako Liburudenden Federazioak eta Editoreen Elkarte Galiziarrak antolatutako Liburu Galegoaren V. Festan.

Aldez aurretik saria jasotako beste idazleen artean daude Mahmud Darwix, Pepetela, Nancy Morejón, Elena Poniatowska, Juan Gelman, Antonio Gamoneda, José Luis Sampedro, Lidia Jorge, Bernardo Atxaga, Luis Ruffato, Pere Gimferrer, Hélia Correia, Isabel-Clara Simó eta María Teresa Horta.

64 -tik 84 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top