Argitaratu berria José Guimón jakitunaren biografia

Argitaratu berria José Guimón jakitunaren biografia

José Guimón. Historias de un arquitecto de la psiquiatría y psicología vascas izenburupean, Guimón doktorearen biografia argitaratu du Iñaki Markez doktoreak, AEN (Asociación Española de Neuropsiquiatría) elkartearen baitan dagoen OMEko (Osasun Mentalaren Elkartea) kide eta 2016ko abenduan zendu zen jakitunaren adiskideak.

Liburuaren hitzaurrea Miguel Ángel González Torres doktoreak, UPV/EHUko irakasle eta Basurtoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko buruak idatzi du. Lanak bi zati ditu, lehenengoak Guimón doktorearen bizipenak azaltzen ditu eta bigarrenak haren lan idatziak.

José Guimón Ugartechea (1943-2016) Medikuntzan lizentziatu zen Bartzelonan 1966an eta 1970ean doktoretu zen. Suitzan eta New Yorken jarraitu zuen formakuntza. UPV/EHUko irakasle izan zen 1970etik aurrera, eta Psikiatria katedratiko 1981. urteaz geroztik. Ginebrako Unibertsitateko katedratiko ere izan zen (1993-2003), eta Suitzako kantoi hartako Zerbitzu Psikiatrikoak zuzendu zituen (1994-2000).

64 -tik 84 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top