Frantzisko aita santuaren audientzia José Luis De la Cuesta jakitunari

Frantzisko aita santuaren audientzia José Luis De la Cuesta jakitunari

José Luis de La Cuesta jakituna, UPV/EHUko Zuzenbide penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendariak, "For a Real Human Justice / Por una Justicia realmente Humana" obra eman zion Frantzisko aita santuari maiatzaren 4an.  

José Luis de la Cuesta berak koordinatutako lana izan da eta "Bost Elkarte Handien" izenean eman zion Frantzisko aita santuari: Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkartea/International Association of Penal Law (AIDP-IAPL),  Kriminologiako Nazioarteko Elkartea/International Society of Criminology (ISC), Defentsa Sozialerako Nazioarteko Elkartea/International Society of Social Defense (ISSD), Zigor eta Espetxe Nazioarteko Fundazioa /International Penal and Penitentiary Foundation (IPPF), eta Nazioarteko Biktimologia Elkartea/World Society of Victimology (WSV).

Era berean, Eguzkilore Kriminologiako Euskal Institutuaren aldizkariaren azken alea jaso zuen aita santuak; Elizaren baitan gertatutako sexu-abusuen gaia aztertzen du aldizkariaren azken aleak, besteak beste.

http://www.ehu.eus/documents/1736829/5274977/Eguzkilore+29+Todo

85 -tik 105 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top