Bernardo Atxaga Euskadi Literatur Saria 2014

Bernardo Atxaga Euskadi Literatur Saria 2014

Bernardo Atxaga irabazi du Euskadi Literatura Saria 2014 euskarazko narratiba alorrean, "Nevadako egunak" liburuarekin. Epaimahaikideen esanetan, "hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu honetan". Ur Apalategi, Pello Otxoteko, Jon Kortazar, Arantxa Urretabizkaia eta Lourdes Otaegi epaimahaikideek azpimarratu dutenez: "testuinguru arrotzaren estimuluen haritik, narrazioan zehar iragana eta oraina, ozeanoaz alde batekoa eta bestekoa, errealitatea eta fikzioa, eta are ametsen mundua, txirikordatuz joango dira, azken orduetako tentsio uneetara heldu arte".

Idazle asteasuarrak 2013ko abenduan kaleratu zuen"Nevadako egunak" lana, Pamiela argitaletxearen eskutik. Aurtengo apirilean, Espainiako Kritikaren Saria irabazi zuen liburu beragatik, euskarazko narratibaren alorrean.

Informazio-iturria: EFE 

85 -tik 105 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top