"Zenbakiak eta gizateria" hitzaldia Vital Fundazioa Kultur Aretoan Gasteizen

"Zenbakiak eta gizateria" hitzaldia Vital Fundazioa Kultur Aretoan Gasteizen

Javier Tejada jakitunak, Bartzelonako Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunak eskainiko "Zenbakiak eta gizateria" erakusketarekin bat eskainiko den zikloko lehenengo hitzaldia, urtarrilaren 23an, Vital Fundazioa Kultur Aretoan, 19:30ean. Berarekin batera parte hartuko du Jesus Ugalde, UPV/EHUko Kimika Fisikoaren katedradun eta Jakiundeko lehendakariak.

"Zenbakiak eta gizateria" erakusketa urtarrilaren 15ean zabaldu zen eta otsailaren 8ra arte izango da ikusgai Vital Fundazioaren Araba Aretoan. Bertan, zenbakiek giza jakintzaren eta jardunaren diziplina guztietan izan duten garrantzia azaltzen da.

Zenbakiak duela 5.000 urte sortu ziren, lengoaia eta idazketa baino lehenago. Orduz geroztik, gizateria pertsonen multzo konplexu bihurtu da, eta haien jokabideak zenbakizko informazioan oinarritutako algoritmoen bidez aztertzen saiatzen gara.

Erakusketa Nazio Batuen Erakundearen Garapen. Jasangarrirako Helburuen edukiarekin lotuta dago, eta agerian uzten du zenbaki horiek ezagutzeak berebiziko garrantzia duela mundu modernoaren konplexutasuna ulertzeko eta agertzen zaizkigun arazoei aurre egiteko.

Javier Tejada jakitunak komisariatutako erakusketa Gisme erakundeak sortua da, eta Araban Jakiundek antolatu du Vital Fundazioaren babesarekin.

Erakusketa osatzen duen hitzaldi zikloaren egitaraua honakoa da:

Urtarrilak 23: Los números y la humanidad

Javier Tejada, Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna, Bartzelonako Unibertsitatea; Jakiundeko kidea.

Jesus Ugalde, Jakiundeko presidentea, UPV/EHUko Kimika Fisikoko katedraduna.

Urtarrilak 30: Ideas para sobrevivir a la globalización en las ciudades del siglo XXI

Agustin Azkarate, Arkeologiako katedraduna, Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrako zuzendaria (UPV/EHU), Jakiundeko kidea.

Otsailak 6: Grandes números y pequeñas dimensiones: como la microfluídica impactará la salud de la humanidad

Lourdes Basabe-Desmonts, Ikerbasque Research Professor, BIOMICS (UPV/EHU), Jakiundeko kidea.

Hitzaldiak Vital Fundazioa Kultur Aretoan izango dira, 19:30ean.

Artxiboak:
Los_numeros_y_la_humanidad-programa_01.pdf
85 -tik 105 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top