Maria Bayoren bira Asian

Maria Bayoren bira Asian

María Bayo jakitunak Asian zehar bira egin du ekainean, kontzertuak eskainiz Julio Alexis Muñoz pianojolearekin Txinan (Pekin) eta Japonian (Tokyo), eta Maciej Pikulski pianojole frantsesarekin batera Indonesian (Jakarta) eta Filipinetan (Manila).

Tokyoko egonaldian, Haendel eta Bachen abestiak bildu zituen Maria Bayok, Julio Alexis Muñozekin eskeinitatako bi kontzertuetan eta, horiez gain, bi Master Class eskaini zituen Tokyo College of Music eta Showa University of Music-en, eta baita hitzaldia ere Japoniako hiriburuko Cervantes Institutuan.

Soprano nafarrak Espainia eta Latinoamerikako abesti herrikoien moldaketak eskaini ditu, Eduard Toldrá eta Xavier Monsalvatgeren lanekin, eta Óscar Esplá, Jesús García Leoz, Antoni Parera Fons, Antón García Abril eta Astor Piazzollaren abestiekin. Horretaz gain, Gonzalo Roig eta Francisco Asenjo Barbier autoreen bi Zarzuela pieza bildu ditu egitarauak.

Entrevista

 

 

85 -tik 105 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top