Peruko Unibertsitate Autonomoak Honoris Causa doktore izendatu du José Luis de la Cuesta jakituna, UPV/EHUko Zuzenbide penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria. José Carlos Anicama Gómez jauna, unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko dekanoa izan zen 2020ko uztailaren 1ean egindako kargu hartze ekitaldiko aitabitxia. Ekitaldia urrunekoa izan zen, COVID-19 pandemiaren ondorioz.
Goi-mailako aitortza honi eskerrak emateko garaian, lehenik eta behin, herrialdearekin duen harremana azpimarratu zuen José Luis de la Cuestak, bere osaba zahar Timoteo de Ibarluzea gogora ekarriz, XX. mendeko 30. hamarkadan San Bizente Pauleko kide zelarik, kongragazioaren Peruko probintziaren fundatzailetako bat izan baitzen. Jarraian, bere formakuntza akademikoan, ikerketan eta bere bizitzan orohar eragina izan zuten maisuak aipatu zituen, besteak beste, Antonio Beristain, Kriminologiaren Euskal Institutuko sortzailea, Reynald Ottenhof irakaslea, eta Hans-Heinrich Jescheck, Freiburg-eko Max Planck Institutuko zuzendaria eta José Luis de la Cuesta 80. hamarkadan Alemaniara lehendabiziko aldiz iritsi zen garaian, Zuzenbide penaleko Nazioarteko Elkarteko lehendakari zena.
Oroitzapenen ondoren, Honoris Causa doktore izendatu berriak honako hitzaldia eskaini zuen: “Responsabilidad penal de las personas jurídicas en el Derecho penal español”.
José Luis de la Cuesta Zuzenbide penaleko Nazioarteko Elkarteko ohorezko lehendakaria da, JAKIUNDEKO kide hautetsia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide numerarioa. Zuzenbide Publiko Konparatuaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen Max-Planck Institututuko (Freiburg, Alemania) batzorde zientifiko aholkulariaren kide da, baita Instituto Superiore Internazionale di Scienze Criminali (Siracusa, Italia) erakundeko administrazio kontseiluko kide ere. Horrez gain, Nazioarteko Kriminologia Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide da eta Terrorismoaren Biktimen Parte-hartzerako Euskal Kontseiluaren lehendakaria da.
Jaso dituen sarien artean azpimarratu daitezke Ikerkuntza Euskadi Saria Gizarte-Zientzien eta Humanitateen modalitatean (2009), eta Peruko Unibertsitate Autonomoaren izendapenaren aurretik jasotako Alexandru Ioan Cuza de Iasi Unibertsitateko (Rumania) eta Huanucoko Unibertsitateko (Peru) Honoris Causa doktore izendapenak.
Iturria: UPV/EHU
La Filosofía sonó y resonó el miércoles, 7 de octubre, en el Archivo General y Real de Navarra en Pamplona, con la conferencia de apertura del ciclo La Filosofía Suena-Filosofiaren hotsak, ofrecida por Javier Echeverría, con la...
Erlijioen hotsak - Las Religiones Suenan zikloaren bigarren hitzaldiaz Antonio Ezquerro arduratu zen; musikologoa da, eta CSICeko (Ikerketa Zientifikoen Goi-mailako Zentroa) ikertzailea, Bartzelonako Milà i Fontanals Erakundeko...
"Coexistir con la COVID-19: Alimentando nuestro cuerpo y nuestro espíritu" es el título del encuentro entre los académicos Iciar Astiasarán y Miguel Zugaza, que se llevará a cabo el 30 de septiembre a las 19:00h, en...
JAKIN-MINA 2019-2020 NAFARROA amaiera ekitaldia irailaren 29an itxi da CIVICAN-en, Iruñean, Ignacio López-Goñi, Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologia katedraduna eta Zientzien Museoko zuzendariak, COVID19 gaitzari buruzko...
Margarita Díaz-Andreuk Hotsetatik haratago - Arkeoakustikaren ikuspuntutik, bestelako begirada bat historiaurreko gizarteetako mito eta erlijio-sinesmenei konferentzia eskaini zuen irailaren 29an (asteartea),...
"COVID-19rekin elkarbizi eta TEKNO-COVID-19 borrokatu" horixe da Humberto Bustince eta Javier Echeverría Jakiundeko kideek aztertuko duten gaia, irailaren 23an, asteazkenez, arratsaldeko 19:00etan CIVICANen,...
El ciclo de conferencias HOTSAK/SONIDOS se celebra por tercer año consecutivo organizado por JAKIUNDE, con la colaboración de MUSIKENE y el patrocinio de LABORAL KUTXA. Coordinado por los académicos Teresa Catalán e Igor...
Juan José Goiriena de Gandarias y Gandarias jakituna irailaren 1ean zendu da gaitz luze batek eramana. Goiriena doktorea Jakiundeko kide izan zen Akademia 2007an sortu zenetik. Fisiologian katedraduna izan zen Euskal Herriko...
José Luis de la Cuesta jakituna, UPV/EHUko Zuzenbide penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria, Zientzia Penalen akademia Mexikarreko kide urgazle izendatu dute 2020ko abuztuaren 5ean. De la Cuesta...
Ikerbasque, Ikerketarako Euskal Fundazioak, bere ikerketa-karreraren zehar egindako lana aitortu dio Helena Matuteri, Deustuko Unibertsitateko Psikologia katedradunari eta Psikologia Esperimentaleko Laborategiko zuzendariari....
Luis de Pablo (Bilbo, 1930) maisuak Veneziako Musika Biurtekoaren Urrezko Lehoia jasoko du bere ibilbidearengatik. Jakitun bilbotarrak irailaren 25ean jasoko du saria. Ivan Fedel, Veneziako Musika Biurtekoaren zuzendariaren...
JAKIN-MINA 2019-2020 NAFARROA amaiera ekitaldia irailaren 29an izango da CIVICAN-en, Iruñean, Ignacio López-Goñi, Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologia katedraduna eta Zientzien Museoko zuzendariak, COVID19 gaitzari buruzko...
Por tercer año consecutivo JAKIUNDE organiza con la colaboración de MUSIKENE y el patrocinio de LABORAL KUTXA, el ciclo de conferencias HOTSAK/SONIDOS. Coordinado por los académicos Teresa Catalán e Igor Ijurra, las...
El programa HOTSAK/SONIDOS estrena en Pamplona el ciclo La Filosofía Suena, que presentará las siguientes conferencias al Archivo Real y General de Navarra en Pamplona: 7 de octubre, Javier Echeverría, filósofo de la...
Elhuyar Fundazioaren 2020 Merezimendu Saria eskuratu du Ana Zubiaga jakitunak, euskararen normalkuntzan eta zientziaren gizarteratzean egindako lanagatik. Ana Zubiaga Euskal Herriko Unibertsitateko Genetikako katedraduna...
David Mecerreyes jakitun urgazle eta POLYMAT-eko zuzendariorde zientifikoak, RSEQ (Real Sociedad Española de Química) erakundearen ikerketa arloko 2020 Bikaintasun Saria eskuratu du. Mecerreyes irakaslearen intereseko ikerketa...
JAKIN-MINA egitasmoa bertan behera gelditu da Covid-19 pandemiaren ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan eskaintzen diren 11 JAKIN-MINA zikloak azaroan hasi ziren eta martxoan ziren amaitzekoak, hala ere, osasun...
Oihana Otaegui jakitunak Iruñeko CIVICAN-en martxoaren 12an eskaini behar zuen hitzaldia bertan behera gelditu da Covid-19 pandemiaren eraginez, nolanahi ere, osasun krisialdia pasa eta gero eskainiko du Energia y movilidad:...
TRANSHUMANISMOA. Giza Makinak, Máquinas Humanas, Javier Echeverría jakitunaren koordinazioarekin, STM museoak, Donostia Kulturak eta JAKIUNDEk antolatutako hitzaldi zikloko apirilak 5eko Helen Torres (Pompeu Fabra Unibertsitatea)...
Javier Echeverria jakitunak La energía digitalizada. El coste energético de las "Nubes digitales" hitzaldia eskaini zuen otsailaren 27an CIVICAN-en, Iruñean. Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren filosofoak,...
Javier Tejada jakituna, Bartzelonako Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emerituak, Energia: Guzti-guztiaren jatorria eta amaiera hitzaldia eskaini zuen izen bereko erakusketaren irekiera egunean, Iruñeko...