Mariasun Landa Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2014 sariduna

Mariasun Landa Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2014 sariduna

Epai-mahaiak Mariasun Landaren literatura-lanen "oihartzun handia" azpimarratu du, bai Euskal Herrian, baita atzerrian ere, bere liburuak hainbat hizkuntzetara itzuliak baitaude. Idazlan horien "ikuspegi kritikoak eta berritzaileak euskal gizartearen garapena bultzatu dutela" uste dute epai-mahaikideek.

Jakiundeko kideak "euskal kultura bere zentzu zabalenean sustatu" duela eta "sinpletasunetik" euskal gizartearen "eraldaketa soziala" garatzen lagundu duela adierazi dute.

Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariarekin partekatuko du saria Mariasun Landak. Iaz, Mari Carmen Gallastegi jakitunak eta Paco Etxeberria forenseak partekatu zuten Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2013.

http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/novedadesyagenda/novedades/object.php?o=23606

85 -tik 105 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top