Hastear da JAKIN-MINA 2022-2023

Hastear da JAKIN-MINA 2022-2023

JAKIN-MINA egitasmoaren hamabigarren edizioaren deialdia eta egitaraua iritsi da EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxetara.

JAKIN-MINA 2022-2023 egitasmoak 55 hitzaldi eskainiko ditu guztira, 5 hitzaldiko 10 zikloetan banatuak.

Urriaren 21ean hasiko da Iruleko zikloa CIVICANen eta azaroan hasiko dira gainerakoak: Arrasate, Bilbo (3 ziklo), Donostia (3 ziklo), Vitoria-Gasteiz eta Tutera.

Izena emateko epea urriaren 31n amaituko da.

Iruñeko zikloak itxi du izenemate epea 10 ikastetxetako 55 ikasleen parte hartzearekin: Leitzako Amazabal Ikastola, Etxarri-Aranantzeko Andra Mari Ikastola Berako Toki-Ona institutua, Iruñeko Escolapios ikastetxea, Jaso Ikastola, Liceo Monjardin, Navarro Villoslada eta San Cernin, eta Atarrabiako Pedro de Atarrabia eta Paz de Ciganda Ikastola.

JAKIN-MINA egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailaren, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren babesa du. Aldi berean, egitasmoaren partaide iraunkorrak dira UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, UPNA/NUP eta Nafarroako Unibertsitatea. Bestalde, Kutxa Fundazioa, San Telmo Museoa eta Euskadiko Filmategiaren babesa du.

Artxiboak:
Convocatoria_JM_22-23_EAE.pdf
Convocatoria_JM_22-23_CFN.pdf
JM_2022-2023_Iruna-Pamplona.pdf
JM_2022-2023_Tudela.pdf
JM_2022-2023_Arrasate.pdf
JM_2022-2023_Araba_01.pdf
JM_2022-2023_Bilbo.pdf
JM_2022-2023_Donostia.pdf
106 -tik 126 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top