José Ramón Recalde jakituna zendu da

José Ramón Recalde jakituna zendu da

José Ramón Recalde jakituna uztailaren 17an zendu zen, 85 urte zituela, biriketako enbolia baten ondodrioz. 

Jurista, saio-idazlea eta politikaria, José Ramón Recalde Díez (Donostia, 1930) Zuzenbidean doktore egin zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); katedraduna eta irakasle emeritu izan zen Deustuko Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatean, Donostian. Lan-arloko abokatua, Frente de Liberación Popular (FELIPE moduan ezagunagoa) erakundearen sortzaileetako bat izan zen.

Espainiako Langile Alderdi Sozialistan (PSOE) eta UGTko kide egin zen. Euskadin Autonomia Aurreko Organoa sortu zenean, Giza Eskubideen zuzendari izan zen Barne Sailean. Handik urte batzuetara, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izan zen (1988-1991) eta Justizia sailburua (1991-1994).

"Fe de vida" (2004) idazlana azpimarratu daiteke Recalde jaunaren lanen artean, harengatik biografiako XVII. Comillas Saria jaso zuelarik. Gainerako saiakeren artean, "Integración y lucha de clases en el neocapitalismo" (1982), "La construcción de las naciones" (1982) eta "Crisis y descomposición de la política" (1995) nabarmentzen dira.

Meritu Konstituzionalaren Ordena, eta Alfontso X.a Jakitunaren Gurutze Handia jaso zituen.

106 -tik 126 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top