Javier Aguirresarobek Spain Film Comissionen saria jaso du

Javier Aguirresarobek Spain Film Comissionen saria jaso du

Javier Aguirresarobe jakituna Spain Film Comission erakundeko ohorezko enbaxadore izendatu dute eta "Espainian eta nazioartean duen ospeagatik, bere lan-eskarmentu zabalagatik eta Espainiak bertan filmatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutzeagatik eta nazioarteko produkzioak erakartzeko duen ezagutzagatik. Bere laguntzarekin, Espainia filmazioen eta formakuntzarako kokaleku izan dadin nazioartean ezagutarazteko hainbat ekintza landuko dituzte"

Fotografia zuzendariak urtarrilaren 23an FITUR SCREEN 2020 ekitaldiaren baitan jaso zuen merezimenduzko saria, Isabel Oliver, Espainiako Turismoko Estatu Idazkariaren eskutik.

Javier Aguirresarobek sei Goya Sari jaso ditu hamaika izendapenetatik, Erresuma Batuko Zine Akademiaren (BAFTA) sarietan izendapen bat izan du, San Diegoko Kritika elkarteko izendapen bat, Zinerako Idazleen Zirkuluko bi izendapen eta hiru domina eskuratuak ditu, Espainiako, Europako eta EEBBetako beste izendapen eta sarien artean. American Society of Cinematographers erakundeko eta Espainiako Fotografia Zuzendarien Elkarteko kide da, JAKIUNDEko kide izateaz gain.

106 -tik 126 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top