Jakiundeko kide Javier Tejada fisikari nafarrak itxiko du Zientzien hotsak zikloa, "Fisika eta Musika. Unibertsoa, materia eta uhinak" hitzaldiarekin, azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Artxibategi Nagusian (Dos de mayo kalea z/g).
Javier Tejadaren hitzetan: "Unibertsoa ezerezetik sortu zen, horregatik da bere energia zero. Gaur egun, 13.500 milioi urte beranduago, unibertsoa hotza dago eta mikro-uhinak biltzen ditu bere baitan, telefonia mugikorrak erabiltzen dituen bezalakoak. Orain dela gutxi jakin dugu egon badaudela beste uhin batzuk, grabitazio-uhinak hain zuzen ere, Lurrera iristen ari zaizkigunak. Beharbada, interesgarrienak, De Broglie izeneko uhinak dira, objektu txikien mugimenduari loturiko uhinak dira, eta Mekanika Kuantikoaren oinarrian daude. Hitzaldiak naturaren edertasunari forma ematen dioten fenomeno kuantiko ondulatorioak izango ditu hizpide nagusi. Ziur naiz, Händel-ek bigarren Mesias konposatuko zukeela, uhin horien berri izan balu: aurrean azalduko zitzaion paradisu berriarengandik hartuko zukeen eta indarra."
Javier Tejada Palacios (Castejón, 1948), Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da, Bartzelonako Unibertsitatean, eta UBX Laborategiko zuzendaria. Fisikako Espainiako Errege Elkartea, Societat Catalana de Física, New Academy of Sciences, eta American Physical Society erakundeetako kide da.
Lorpen zientifikorik aipagarrienak: magnetizazioaren tunel efektuaren lehen ebidentzia esperimentala (1992), espinaren tunel erresonatzaile efektuaren aurkikuntza (1996), deflagrazio magnetiko kuantikoaren aurkikuntza (2006) eta tunel kuantiko efektuaren aurkintza I motako supereroaleetan (2011).
Jaso dituen sari nagusiak: Narcís de Monturiol Domina (1994); Honoris Causa Doktoretza, City University of New York-en (1996); International Award of Xerox Foundation (1998); Fellow of the American Physical Society (2000); Salva i Campillo Telekomunikazioen Saria (2000); Kataluniako Generalitatearen Zientzia Saria (2001); Kulturaren Vianako Printzea Saria (2006); Kataluniako Generalitateko ICREA Akademia (2009), Ikerketako Espainiako Saria (2009), eta Espainiako Fisikako Errege Elkartearen Domina (2016).
Javier Tejada jakituna, Bartzelonako Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emerituak, Energia: Guzti-guztiaren jatorria eta amaiera hitzaldia eskaini zuen izen bereko erakusketaren irekiera egunean, Iruñeko...
Javier Aguirresarobe jakituna Spain Film Comission erakundeko ohorezko enbaxadore izendatu dute eta "Espainian eta nazioartean duen ospeagatik, bere lan-eskarmentu zabalagatik eta Espainiak bertan filmatzeko eskaintzen...
El académico eibarrés Enrique Zuazua ha sido reconocido con el "Txopitea eta Pakea" concedido por el Ayuntamiento de su localidad natal, "por su trabajo ejemplar, su trayectoria inigualable y por ser uno de los más...
Agustin Azkarate jakitunak, Ramiro González Ahaldun Nagusiarekin batera, Europako Arkeologoen Elkarteak (EAA) Santa Maria Katedrala Fundazioari emandako Ondare Arkeologikoaren Europako Saria 2019 jaso du Gasteizen. "OPEN...
Mariasun Landa idazlea Escritora Galega Universal 2020 izendatu du galegoz idazten duten idazleen elkarteak (Asociación de Escritoras y Escritores en Lengua Galega, AELG), bere lanaren kalitate literario gorenagatik eta Euskal...
Azaroaren 26an Iruñean NAFARROA S3 GARAPEN ESTRATEGIAREN ERRONKA ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOAK jardunaldia antolatu zuen JAKIUNDEk UPNA/NUP, Nafarroako Unibertsitatea eta SODENA (Sociedad de Desarrollo de Navarra) erakundearen...
Maria Jesus Esteban jakitunak Frantziako Akademiaren Jacques-Louis Lions saria jaso zuen azaroaren 6an, Frantziako Institutoko Kupularen pean egindako ekitaldian. Frantziako Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko zuzendari...
Humberto Bustince jakituna Nafarroako Informatika Ingeniarien Elkargo Profesionaleko "ohorezko kide" izendatu dute. Merezimendua azaroaren 22an jaso zuen elkargoko ekitaldi batean. Bertan bere lankideen lana aitortu...
Daniel Innerarity jakitunak Euskadi Literatura Saria 2019 jaso du saiakera gaztelaniaz sailean "Política para perplejos" liburuarekin. Epaimahaikideen iritziz, 'Política para perplejos' lanak begirada argia eskaintzen...
El académico Bernardo Atxaga ha sido galardonado con el Premio Nacional de las Letras 2019. El jurado ha destacado “su contribución fundamental a la modernización y a la proyección internacional de las lenguas vasca y castellana,...
JAKIUNDEK azaroaren 8an ospatu zuen udazkeneko Bilkura Bergarako Olaso Dorrean. Akademiaren Bilkurek bi zati izaten dituzte, lehenengoa, jendarteari zabalik dago, eta bertan jakitun batek hitzaldia eskaini ohi du bere arloko gai...
Azaroaren 5ean Humberto Bustince jakitunak (Uxue, 1958), UPNA/NUPeko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedradunak, José García Santesmases Informatika Sari Nazionala jaso zuen Madrilen egindako...
Zabaldu da JAKIN-MINA 2019-2020 egitasmoaren deialdia DBH 4. mailako ikasleentzat. Ohi bezala, EAEn eta Nafarroan eskainiko dira zikloak, Bilbo, Durango, Donostia, Arrasate, Gasteiz, Iruñea eta Tuteran. Hitzaldietara joateko...
JAKIUNDE estrena una nueva serie de conferencias en Pamplona de la mano de los académicos Teresa Catalán e Igor Ijurra, coordinadores del ciclo Las Religiones Suenan. Este es el tercer ciclo del programa Hotsak/Sonidos en...
Zientzien hotsak musika eta zientziak uztartzen dituen lau hitzaldiz osatutako zikloa da. Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako zikloa JAKIUNDEk antolatua da MUSIKENEren lankidetza eta LABORAL KUTXAren...
Urriaren 9 eta 11 artean III. Memoria Feministak jardunaldia antolatu dute JAKIUNDEk eta STM-San Telmo Museoak. Bi hitzaldi San Telmo Museoan eskainiko dira, asteazken eta ostegunean, eta ostiralean mahai inguru bat eskainiko da...
Nafarroako herrien despopulazioari buruzko mahai ingurua eskaini zen Uxuen irailaren 15ean, UPNA/NUPeko Udako Ikastaroen baitan, JAKIUNDEko kide Humberto Bustince, Nafarroako Unibertsitatea Publikoko Konputazio Zientzien eta...
Humberto Bustince jakitunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Konputazio eta Adimen Artifizialeko katedradunak (UPNA/NUP), Bikaintasun Zientifikoaren EUSFLAT Saria eskuratu du, Multzo Lausoen Teoriaren oinarri...
Catedral Santa María Fundazioak Europako Arkeologoen Elkarteak (EAA) eskaintzen duen Ondare Arkeologikoaren Europako Saria 2019 jaso zuen atzo "OPEN FOR WORKS-OBRETAN ETA IREKITA-ABIERTO POR OBRAS"...
Maria Jesus Esteban matematikariak sari bikoitza jaso du, batetik Academia Europaeako kide izendatu dute eta, horrez gain, "SIAM Prize for Distinguished Service to the Profession" jaso du, Matematika Aplikatu eta...
Trío Arbós taldeak Teresa Catalán jakitunaren "Larrazpileko jentilen trikuharritik" obraren estreinaldi absolutua eskaini zuen abuztuaren 28an, Donostiako Musika Hamabostaldiko 80 edizioan, Musika Garaikidearen...