Maria Jesus Esteban matematikari bizkaitarra Austriako Zientzien Akademiako kide izendatu dute.
Matematiketan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktorea Pierre et Marie Curie Unibertsitatean, gaur egun, irakasle da Frantziako Paris-Dauphine Unibersitatean.
International Council for Industrial and Applied Mathematics (ICIAM) erakundeko presidentea izan da, 2015-2019 epean, bai eta Basque Center for Applied Mathematics erakundeko batzorde zientifikokoa ere. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia, Ikerketa eta Berrikuntzaren Aholku Batzorde Zientifikoko kidea da, Centre National de la Reserche Scientifique (CNRS) erakundeko batzorde zientifikokoa, eta Zientzien Europako Akademiakoa. Société de Mathématiques Appliquées et Industrielles (SMAI) erakundeko presidentea izan da, Matematiken ERCko Advanced Grants paneleko presidentea, eta European Mathematics Society (EMS) zein European Science Foundation erakundeek sustaturiko «A Forward Look on Mathematics» proiektuaren koordinatzailea. Egun, EMSko Matematika Aplikatuaren Komiteko presidentea da. Horrez gain, Abel sarien hautaketa-komiteko kidea da (Abel sariak matematiken arloko Nobel sarien gisakoak dira, nolabait).
Jasotako ohoreen artean: Frantziako Chevalière de l'Ordre National du Mérite (2012), CAF-Elhuyar Merezimendu Saria (2017), SIAM-Society for Industrial and Applied Mathematics erakundeak emandako SIAM saria (2019) eta Frantziako Akademiako Jacques-Louis Lions saria (2019). Bestalde Doctor Honoris Causa izendapena du Euskal Herriko Unibertsitatean (2016), Valentziako Unibertsitatean (2017) eta Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitatean (2019). Horrez gain, London Mathematical Societyko ohorezko kidea da eta Academia Europaeko kidea.
Bere ikerketak fisika eta kimika kuantikoaren esparruko modelizazio matematikoa du ardatz. Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa-zuzendaria da, bai eta Paris-Dauhpine unibertsitateko Centre de Recherche en Mathématiques de la Décision (CEREMADE) zentroko Matematiken Sailekoa ere, Paris VI unibertsitatean CNRSko ikerketa-faseari ekin ostean.
Maria Jesus Esteban 2015eko apirilaren 17an hautatu zuten Jakiundeko kide oso.
Javier Aguirresarobe jakituna Spain Film Comission erakundeko ohorezko enbaxadore izendatu dute eta "Espainian eta nazioartean duen ospeagatik, bere lan-eskarmentu zabalagatik eta Espainiak bertan filmatzeko eskaintzen...
El académico eibarrés Enrique Zuazua ha sido reconocido con el "Txopitea eta Pakea" concedido por el Ayuntamiento de su localidad natal, "por su trabajo ejemplar, su trayectoria inigualable y por ser uno de los más...
Agustin Azkarate jakitunak, Ramiro González Ahaldun Nagusiarekin batera, Europako Arkeologoen Elkarteak (EAA) Santa Maria Katedrala Fundazioari emandako Ondare Arkeologikoaren Europako Saria 2019 jaso du Gasteizen. "OPEN...
Mariasun Landa idazlea Escritora Galega Universal 2020 izendatu du galegoz idazten duten idazleen elkarteak (Asociación de Escritoras y Escritores en Lengua Galega, AELG), bere lanaren kalitate literario gorenagatik eta Euskal...
Azaroaren 26an Iruñean NAFARROA S3 GARAPEN ESTRATEGIAREN ERRONKA ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOAK jardunaldia antolatu zuen JAKIUNDEk UPNA/NUP, Nafarroako Unibertsitatea eta SODENA (Sociedad de Desarrollo de Navarra) erakundearen...
Maria Jesus Esteban jakitunak Frantziako Akademiaren Jacques-Louis Lions saria jaso zuen azaroaren 6an, Frantziako Institutoko Kupularen pean egindako ekitaldian. Frantziako Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko zuzendari...
Humberto Bustince jakituna Nafarroako Informatika Ingeniarien Elkargo Profesionaleko "ohorezko kide" izendatu dute. Merezimendua azaroaren 22an jaso zuen elkargoko ekitaldi batean. Bertan bere lankideen lana aitortu...
Daniel Innerarity jakitunak Euskadi Literatura Saria 2019 jaso du saiakera gaztelaniaz sailean "Política para perplejos" liburuarekin. Epaimahaikideen iritziz, 'Política para perplejos' lanak begirada argia eskaintzen...
El académico Bernardo Atxaga ha sido galardonado con el Premio Nacional de las Letras 2019. El jurado ha destacado “su contribución fundamental a la modernización y a la proyección internacional de las lenguas vasca y castellana,...
JAKIUNDEK azaroaren 8an ospatu zuen udazkeneko Bilkura Bergarako Olaso Dorrean. Akademiaren Bilkurek bi zati izaten dituzte, lehenengoa, jendarteari zabalik dago, eta bertan jakitun batek hitzaldia eskaini ohi du bere arloko gai...
Azaroaren 5ean Humberto Bustince jakitunak (Uxue, 1958), UPNA/NUPeko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedradunak, José García Santesmases Informatika Sari Nazionala jaso zuen Madrilen egindako...
Zabaldu da JAKIN-MINA 2019-2020 egitasmoaren deialdia DBH 4. mailako ikasleentzat. Ohi bezala, EAEn eta Nafarroan eskainiko dira zikloak, Bilbo, Durango, Donostia, Arrasate, Gasteiz, Iruñea eta Tuteran. Hitzaldietara joateko...
JAKIUNDE estrena una nueva serie de conferencias en Pamplona de la mano de los académicos Teresa Catalán e Igor Ijurra, coordinadores del ciclo Las Religiones Suenan. Este es el tercer ciclo del programa Hotsak/Sonidos en...
Zientzien hotsak musika eta zientziak uztartzen dituen lau hitzaldiz osatutako zikloa da. Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako zikloa JAKIUNDEk antolatua da MUSIKENEren lankidetza eta LABORAL KUTXAren...
Urriaren 9 eta 11 artean III. Memoria Feministak jardunaldia antolatu dute JAKIUNDEk eta STM-San Telmo Museoak. Bi hitzaldi San Telmo Museoan eskainiko dira, asteazken eta ostegunean, eta ostiralean mahai inguru bat eskainiko da...
Nafarroako herrien despopulazioari buruzko mahai ingurua eskaini zen Uxuen irailaren 15ean, UPNA/NUPeko Udako Ikastaroen baitan, JAKIUNDEko kide Humberto Bustince, Nafarroako Unibertsitatea Publikoko Konputazio Zientzien eta...
Humberto Bustince jakitunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Konputazio eta Adimen Artifizialeko katedradunak (UPNA/NUP), Bikaintasun Zientifikoaren EUSFLAT Saria eskuratu du, Multzo Lausoen Teoriaren oinarri...
Catedral Santa María Fundazioak Europako Arkeologoen Elkarteak (EAA) eskaintzen duen Ondare Arkeologikoaren Europako Saria 2019 jaso zuen atzo "OPEN FOR WORKS-OBRETAN ETA IREKITA-ABIERTO POR OBRAS"...
Maria Jesus Esteban matematikariak sari bikoitza jaso du, batetik Academia Europaeako kide izendatu dute eta, horrez gain, "SIAM Prize for Distinguished Service to the Profession" jaso du, Matematika Aplikatu eta...
Trío Arbós taldeak Teresa Catalán jakitunaren "Larrazpileko jentilen trikuharritik" obraren estreinaldi absolutua eskaini zuen abuztuaren 28an, Donostiako Musika Hamabostaldiko 80 edizioan, Musika Garaikidearen...
Juan Ignacio Perez jakitunak Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2019 jaso zuen, Eusko Ikaskuntzako Iñaki Dorronsoro eta Laboral Kutxako Txomin Garcia presidenteen eskutik,...