Pedro Miguel Etxenike honoris causa doktore izendatu du Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak

Pedro Miguel Etxenike honoris causa doktore izendatu du Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak

Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian.

Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko erretorea; Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Juan Jose Ibarretxe, lehendakaria; Juan Ignacio Pérez Iglesias, Pello Salaburu eta Gregorio Monreal Cía UPV/EHUko errektore ohiak eta Cristina Garmendia eta Elena Salgado ministro ohiak.

Etxenikek bere hitzaldian nabarmendu du “sari honek partaide naizen erakundearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen, bikaintasuna saritzen du”. Gainera, esker bereziak eman dizkie taldeari, ikertzaileei eta ikasleei. “Pertsona-talde horri guztiari nire esker onak eman nahi dizkiet, elkarrekin eraiki dugunarengatik” bukatu du.

Antonio Hernando Grande irakaslea izan du laguntzaile ekitaldian, eta laudatioan adierazi du “gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatea nazioarteko zientzia-bikaintasunaren mapan dagoela Pedro Miguel Etxenike bezalako pertsonei esker. Izan ere, materia kondentsatuaren fisikaren hainbat arazo landu ditu distira osoz. Hori bera adierazten dute, hain zuzen, bere lanaren inguruko hamahiru mila erreferentzia baino gehiagok, Physical Review-etan argitaratutako berrehun lan baino gehiagok, horietako berrogeita bost baino gehiago Physical Reviw Letters izan dira,  eta Science eta Nature aldizkarietan argitaratutako lanek".

106 -tik 126 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top