Jakiunderen Bilkura Deustuko Unibertsitatean

Jakiunderen Bilkura Deustuko Unibertsitatean

Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an.

Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko berrogeita hamar kide pasatxo bildu ziren bertan, Akademiako kide urgazle gazte berrien kargu hartzea ikusteko: Nora Alonso Casajús biologoa, Lourdes Basabe-Desmonts kimikaria,  Nuria Cano antropologoa, Naroa Ibarretxe neurozientzialaria, Oihana Otaegui Madurga Automatika eta Elektronika Ingeniaria, Igor Ijurra Fernández koro zuzendaria, Jon Maya Sein dantzari eta koreografoa, David Pardo Zubiaur matematikaria eta Mikel Santesteban Insausti hizkuntzalaria. Ignacio Arganda-Carreras ingeniari informatikoak ezin izan zuen bertan izan. Jakiundeko kide urgazle gazteak 10 dira guztira.

Ondoren, Sonia Gaztambide doktore eta jakitunak Ponle cara a la acromegalia hitzaldia eskaini zuen. Akromegalia tratamendua baduen gaitz bitxia da, horregatik beharrezkoa da gizarteak ezagutzea ahalik eta azkarren gaitzari erantzuna eman ahal izateko.

Barne-bileran, Iñaki Goirizelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore-ohia ohorezko jakitun izendatu zuen aho batez Akademiak.

Bilkuran, Jesus M. Ugalde, Jakiundeko lehendakariarekin batera, eguneko anfitrioia, José Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektore bezala kargugatiko jakitun denak, Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxak, Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez Tabernerok eta, lehendabiziko aldiz, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore berri Nekane Balluerkak hartu zuten parte. Bertan izan ziren, era berean, UNEDeko errektore-ohi Juan Gimeno eta Mondragon Unibertsitateko errektore-ohi Iosu Zabala, ohorezko jakitunak biak ala biak, Jakiundeko Ohorezko Lehendakari Pedro Miguel Etxenikerekin batera.

106 -tik 126 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top