Jakiundek Akademiaren sorreraren 10. urteurrena eta bere irudi berriaren aurkezpena ospatu zituen Chillida Lekun, apirilaren 19an, udaberriko Bilkuraren bezperan.
Jakiundek epe berri bat zabaldu du, gizarteari zabaldutako prozesuari ekinez. Hala, Akademiaren lana jendarten ezagutarazteko ekimenak diseinatzeko asmoa du. Saiakera horretan lagungarri izango zaio bere irudi berria definitu izana, Akademiaren izaerari ikasgarritasuna eman diezaion.
Hasierako 10 urtetan Jakiunderen irudiak Eusko Ikaskuntzaren irudiarekin bat egin du, bere baitan sortu baitzuen Eusko Ikaskuntzak Jakiunde, Eusko Jaurlaritzaren eskakizun jarraituz. Hala eta guztiz ere, Jakiunde erakunde independentea denez geroztik, beharrezkoa egin zaio irudi propio bat aurkitzea, eta hori dela eta, garai berri honetarako Eduardo Chillidak sortutako irudia aukeratu du.
Akademiaren hastapenei eta lehen urteei buruz hitz egin zuen ekitaldian Pedro Miguel Etxenike Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak, Akademiako lehenengo lehendakaria izan zenez gero.
Jakiundek bere esku zabaltasuna eskertu zion Chillida familiari, Akademiari Eduardo Chillidak 1978an sortutako marrazkia eskaintzeagatik. Tinta txinatarrean egindako tamaina txikiko marrazkiak ez du titulurik eta ez dagokio artistaren sail edo lan zehatz bati ere.
Aurkezpenean Jesus Mari Lazkano jakitunak adierazi zuenez, logo berri honekin Jakiundek denok bereahala ezagutzen dugun irudia bereganatu du. Irudi honek, batetik, gure lurraldearekin batu egiten gaitu eta, era berean, etorkizunerantz begira jartzen gaitu. Eduardo Chillidaren sakontasun estetikoak zeinu abstraktu baten bitartez eduki zehatz, ezaguna eta esanahi ugaritara irekia transmititzeko gaitasuna du. Chillidak berezkoa duen mundu estetiko horrekin bat egiten baitu Jakiundek, hark adierazten duen seriotasuna, sakontasun intelektuala, konpromezua, koherentzia, irekitasuna, komunikazioa, konplexutasuna, dinamismoa eta imajinazioarekin.
Amaitzeko, Jesus M. Ugalde, Jakiundeko egungo lehendakariak Akademiaren hamar urteen errepasoa egin zuen, irudien bitartez hainbat jarduera gogoratu eta zendutako jakitunak ere, Xabier Lete, Jean Haritschelhar, José Ramón Recalde eta José Guimón, gogora ekarriz.
Juan Ignacio Perez jakitunak Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2019 jaso zuen, Eusko Ikaskuntzako Iñaki Dorronsoro eta Laboral Kutxako Txomin Garcia presidenteen eskutik,...
"Lehendakariaren JAKIUNDE Hitzaldia" eskaini die Iñigo Urkullu lehendakari jaunak ekainaren 21ean Euskal Herriko Unibertsitateako Carlos Santa Maria Zentroan, ikasturte honetan gradu eta masterreko ikasketak amaitu...
Maria Jesus Esteban jakituna (Alonsotegi, Bizkaia, 1958) Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitateko Honoris Causa doktore izendatu dute, matematika aplikatuko alorrean egin dituen ekarpenengatik eta neska gazteen...
María Bayo jakitunak Asian zehar bira egin du ekainean, kontzertuak eskainiz Julio Alexis Muñoz pianojolearekin Txinan (Pekin) eta Japonian (Tokyo), eta Maciej Pikulski pianojole frantsesarekin batera Indonesian (Jakarta) eta...
JAKIN-MINA 2018-2019 ARABA zikloko parte hartzaileek maiatzaren 29an jaso zituzten ziurtagiriak Artiumen, Eusko Jaurlaritzako Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren eskutik. Jesus Ugalde, JAKIUNDEko lehendakariak aurkeztu zuen...
Humberto Bustince (Uxue, 1958), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Konputazio eta Adimen Artifizialeko katedradunak (UPNA/NUP) José García Santesmases Informatika Sari Nazionala jaso du bere ibilbide profesional...
JAKIN-MINA 2018-2019 ziurtagiri banaketa Nafarroako Jauregian izan zen maiatzaren 10ean. Ekitaldian Nafarroako Gobernuko Maria Solana Hezkuntza sailburuak banatu zituen ziurtagiriak, JAKIUNDEko lehendakaria, Jesus Ugalde,...
Enrique Zuazua jakitunak (Eibar, 1960) Alexander Von Humboldt Katedraren jabe gin da, Alemaniako ikerketa saria garrantzitsuena eskuratuz. Zuazua jaunak Alemaniako gobernu federaleko Hezkuntza eta Ikerkuntza...
Juan Ignacio Pérez (Salamanca, 1960), UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisiologia katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak eskuratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2019. Maiatzaren 9an...
Bilboko Arte Ederren Museoan banatu ziren JAKIN-MINA 2018-2019 ziurtagiriak maiatzaren 8an. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuen eskutik jaso zuten ikasleek ziurtagiria, Jesus Ugalde, JAKIUNDEko lehendakaria eta Arte...
Maribel Arriortua jakitunak (Barakaldo, 1950), Euskal Herriko Unibertsitateko Kristalografiako eta Mineralogiako katedradunak, Ikerbasque Fundazioaren aitortza jaso du, ikerketaren eta zientziaren alorrean egin duen eta...
Maiatzaren 3an ospatu zen JAKIN-MINA 2018-2019 ziurtagiri banaketa ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundian. Ohi bezala, Markel Olano diputatu nagusiak banatu zizkien ziurtagiriak egitasmoan parte hartu zuten ikasleei. Aurten 20...
Jakiunde celebra su Pleno de primavera el 11 de abril en la sede de la UNED en Vitoria-Gasteiz. El Pleno dará comienzo a las 10:00h y en la primera parte abierta al público se llevarán las investiduras de nuevos...
Apirilak 3, STM-San Telmo Museoa, Donostia, 19:00h. Enrique Echeburúaren hitzaldia, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna, Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloko 2017 Euskadi Ikerkuntza sariduna...
Apirilak 3, 19:00h, CIVICAN, Iruñea. Iciar Astiasaran Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatología katedraduna da, Ikerketa errektoreordea, ICAI-Elikadura Zientzien Institutuko zuzendarikidea, eta Jakiundeko...
Teresa Catalán eta Jon Maya jakitunek 2017ko Sari Nazionalak jaso dituzte, 2019ko martxoaren 19an egin den ekitaldian. Teresa Catalán konpositore nafarra Jakiundeko kide hautetsia da eta 2017ko Musika Sari Nazionala...
Martxoak 20, 19:00h, CIVICAN, Iruñea. Humberto Bustince Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna da, Erresuma Batuko Nottingham Unibertsitateko ohorezko irakaslea eta...
Donostiako JAKIN-MINA hiru zikloetako ikasleak bildu ziren hitzaldi bakar batean urtarrilaren 25ean, STM-ko auditorioan, Akademiako kide Sonia Gaztambide doktorearen hitzaldia entzuteko: "Ponle cara a la...
Javier Tejada jakitunak, Bartzelonako Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunak eskainiko "Zenbakiak eta gizateria" erakusketarekin bat eskainiko den zikloko lehenengo hitzaldia, urtarrilaren 23an,...
Enrique Zuazua jakitunak Alexander von Humboldt katedra eskuratu du. Katedrak ikerketarako 3,5 milioi euro dakar berarekin. Alexander von Humboldt Professorship delakoa Alemaniak duen ikerketarako sari garrantzitsuena da eta...
Mariasun Landa jakitunak "Hondarribia Saria" jaso du hiriko Liburu Azokaren 24. edizioaren baitan, Zuloaga Etxean kokatutako liburutegian egindako ekitaldian. Abenduaren 13an, Txomin Sagarzazu alkateak...