Helena Matute "Sanitarias Saria 2021"

Helena Matute "Sanitarias Saria 2021"

Helena Matute jakitunak Redacción Médica aldizkariak antolatutako "Sanitarias Saria 2021" eskuratu du Psikologiaren alorrean. Matute doktorea Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko zuzendaria da, eta espezialitate horretako katedraduna.

Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroa buru izan zuen ekitaldian jakinarazi ziren sari hauen laugarren edizioko irabazleak, martxoaren 4an. Sanitarias sariek osasun arloko 14 espezialitateetan bereizitako emakumeen lana nabarmentzen dute.

Iturria: Redacción médica

127 -tik 147 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top