Ekaina Jakiunde 2023 egutegian

Ekaina Jakiunde 2023 egutegian

Iaz hasitako ekimenari eutsiz sortutako Jakiunde 2023 egutegia ekuatorera iritsi da. 2022an, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta medikuntzaren arloan adituak diren 12 emakume aurkeztu zituen Akademiak almanakean; aurten berriz, zientzietako profesionalez gain, arteak eta letrak lanbidetzat dituzten kideak ditu egutegi berriak.

Urtarrilean Maria Bayo soprano nafarrak zabaldu zuen egutegia, ekainean beste nafar bat dugu protagonista, Nora Alonso Casajús, eta Mariasun Landa idazle gipuzkoarrak itxiko du abenduan.

Hilero, honako emakumeak dira 2023ko egutegiko protagonistak:

- URTARRILA: María Bayo, abeslari lirikoa, Valentziako Centre de Prefeccionament del Palau de les Arts-eko zuzendaria eta ahots eta musika aholkularia.

- OTSAILA: María Iraburu, Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna, Nafarroako Unibertsitateako errektorea.

- MARTXOA: Helena Matute, Psikologia Experimentaleko katedraduna, Deustuko Unibertsitatea.

- APIRILA: Esther Ferrer, artista.

- MAIATZA: Aran Garcia-Lekue, fisikaria, Ikerbasque ikertzailea, Donostia International Physics Center (DIPC).

- EKAINA: Nora Alonso, Biologian doktorea, DnA Advisory Services-eko kidea.

- UZTAILA: Itziar Lakorta Idiakez, Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria (UIK).

- ABUZTUA: Maite Apezteguía, arkitektoa.

- IRAILA: Eva Ferrerira, Ekonomia Aplikatuko katedraduna, UPV/EHU-ko errektorea.

- URRIA: Naroa Ibarretxe, neuropsikologoa, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.

- AZAROA: Teresa Catalán, konpositorea, Konposizio eta instrumentazioko katedraduna, Madrilgo Goi-Mailako Errege Musika Kontserbatorioa. 

- ABENDUA: Mariasun Landa, idazlea, UPV/EHUko Literaturaren didaktikako irakasle titular ohia.

Jakiunderen Youtubeko atalean, hilero, haien ogibide, lan-arlo eta bizipenei buruzko bideoa eskainiko du protagonista bakoitzak.

Artxiboak:
Jakiunde2023_egutegia-calendario_01.pdf
127 -tik 147 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top