Zenbakiak eta gizateria: Nutrizioa eta elikadura, etorkizunerako erronkak

Zenbakiak eta gizateria: Nutrizioa eta elikadura, etorkizunerako erronkak

Apirilak 3, 19:00h, CIVICAN, Iruñea.

Iciar Astiasaran Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatología katedraduna da, Ikerketa errektoreordea, ICAI-Elikadura Zientzien Institutuko zuzendarikidea, eta Jakiundeko kidea.

Nutrizioa eta Elikadura: etorkizunerako erronkak hitzaldia Zenbakiak eta gizateria erakusketarekin bat eginez eskainiko du Iciar Astiasaranek. Erakusketak Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuen edukiarekin lotuta dago, eta agerian uzten du zenbaki horiek ezagutzeak berebiziko garrantzia duela mundu modernoaren konplexutasuna ulertzeko eta agertzen zaizkigun arazoei aurre egiteko.

Hitzaldian azalduko duenez, mundu-mailako elikadurari begira, globalizazioaren baitan bi mundu bereizten dira argi eta garbi: desnutrizioa eta malnutrizioa / gehiegizko nutrizioa. 

Nazio Batuen helburu jasangarrien artean daude "Zero gose" xedea, elikagai eskasia jasaten duten milioika pertsonen arazoa saihesten saiatzen dena, eta "Osasuna eta ohitura osasungarriak" sustatzea helburu duen proposamena, neurri batean, kontsumo ohiturak hobetzeko asmoa duena. Helburu hauek etorkizunerako erronka handienetako bi dira.

Zenbakiak eta gizateria erakusketa Gismek eta Nafarroako Kutxako Fundazioak antolatu dute eta Javier Tejada jakituna izan da komisarioa. Jakiundek Humberto Bustincek eskainiko duen Big data eta adimen artifiziala hitzaldiarekin (martxoak 20) eta Iciar Astiasaranen Nutrizioa eta alikadura, etorkizunerako erronkak hitzaldiarekin (apirilak 3) hartzen du parte hitzaldi zikloan.

Humberto Bustince Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna da, Erresuma Batuko Nottingham Unibertsitateko ohorezko irakaslea eta Jakiundeko kidea.

Bi hitzaldiak gaztelaniaz eskainiko dira.

Artxiboak:
Pamplona-Los_numeros_y_la_humanidad_01.pdf
Diario-Diario_de_Navarra-20_02_2019-50_01.pdf
Diario-Diario_de_Navarra-20_02_2019-51_01.pdf
127 -tik 147 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top