Jakiunderen Bilkura eta kide berrien hautespena

Jakiunderen Bilkura eta kide berrien hautespena

Jakiundek azaroaren 18an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Bertan, zazpi kide berri hautatu zituen Batzarrak honako sail hauetan:



Lau kide hautetsi oso:

- Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna. 2018tik kide urgazlea zen eta Akademiako egungo diruzaina da.

- Nekane Balluerka, UPV/EHUko Psikologia Klinikoa eta Osasun eta Ikerketa Metodologia Saileko katedraduna. Akademiako karguagatiko kide izan zen errektore kargua izan zuen bitartean.

- Tomás Marco, konpositorea. Musikako Sari Nazionala, 1969an eta 2002an;  Gaudeamus Fundazioaren Saria (Holanda) eskuratu zuen 1969 eta 1971n.

- José María Pitarke, Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna, UPV/EHU; Nanoguneko zuzendari nagusia; Elhuyarreko presidentea.


Bi kide urgazle:

- Juan Damborenea, Ikerketa Metalurgikoen Zentro Nazionaleko (CENIM) ikertzailea.

- Pedro Larrañaga, Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna, UPM (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa).


Kide urgazle gaztea:

- Iñigo Olalde, Ramón y Cajal eta Ikerbasque ikerlaria, UPV/EHUn. Bere ikerketa-arloa giza-biztanleriaren genetikaren historia da, antzinako DNAren analisiaren bitartez.


Zazpi kide berriek 2023ko apirilean egingo den Jakiundeko Osoko Bilkuran hartuko dute kargua.

127 -tik 147 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top