Alicia Alonso Jakiundeko kideak Euesko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek ematen duten emakume ikertzaile aitortza jasoko du. Ekimenaren helburua Euskadiko emakume ikertzaileak ikusaraztea da, ikertzaileen belaunaldi berrientzat eredu eta inspirazio izan daitezen.
Alicia Alonso (Bilbo, 1955) UPV/EHUko Biologia Molekularreko eta Biokimikako katedraduna da, eta Jakiunde 2022 egutegiko abenduko protagonista. Bertan zioen ikertu eta irakatsi egiten duela, eta irakatsi egiten diotela. "Inoiz ez diot galderak egiteari uzten. Jakin-nahiak ez du katua hiltzen, gure ezagutza bultzatu baizik." Ikerketa-karrera oso baten aintzatespena jaso du, hain zuzen ere.
Bosgarren edizio honetan, Alicia Alonsorekin batera, Ainhoa Magrach eta Sara Barja ikertzaileek jasoko dute aitortza, batak bere ikerketa-esparruan lider izateagatik eta, besteak, emakume ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenagatik.
Alicia Alonsoren Jakiunde 2022 egutegiko bideoa
Orduko Bilboko Unibertsitatean lizentziatu eta doktoratu zen Zientzia Biologikoetan (Biokimika). Doktoratu ondoko ikertzailea izan zen Royal Free Hospital-en (Londresko Unibertsitatea), Dennis Chapman irakaslearen laborategian. 1982an, berriro hasi zen UPV/EHUn. Geroago, bertako irakasle titular izan zen, eta 1992az geroztik, katedraduna. 1998an, Biofisika Unitate sortu berriaren (CSICen eta UPV/EHUren ikergune mistoa) lehen zuzendaria izan zen, eta gaur egun bertan lan egiten jarraitzen du. 1999-2000n, irakasle bisitaria izan zen Victoriako Unibertsitatean (Columbia Britainiarra, Kanada).
Bere gaur egungo ikerketak bi eremu nagusi ditu ardatz: (1) Esfingolipidoek mintzetan jokatzen duten rola. Mintzen propietate biofisikoetako aldaketak, lipido horien presentziak eragindakoak, aztertu nahi ditu, eta zeluletako esfingolipidoen mailei lotutako patologiekin erlazionatu. (2) Lipidoa-proteina interakzioek mintzen birmoldaketa erregula dezaketen prozesu zelularrak. Bere gaur egungo azterlanek autofagia dute ardatz eta, zehazki, autofagosomen (mintz bikoitzeko egiturak) sorrera eta horien geroko elongazioa eta fusioa lisosomekin. Horretarako, diziplina anitzeko hurbilketa egiten du, eta teknika biofisikoak, biologia zelularrekoak eta nanoteknologikoak konbinatzen ditu.
UPV/EHUn, Unibertsitateko Irakasleen Batzordeko kidea izan da (1988ko maiatzetik 1992ko urrira); Unibertsitateko Klaustroak berretsitako batzorde horretako lehen kidea. Baita Zientzien Fakultateko Batzordeko kidea (zenbait alditan; guztira, hogei urte baino gehiago) eta Unibertsitateko Klaustroko kidea ere (hamabost urte inguru). UPV/EHUren Biomintzen Taldeko CSICi lotutako unitateko zuzendaria izan da (1995eko urriaren 31tik 1999ko urtarrilaren 25era). UPV/EHUren eta CSICen ikergune mistoko Biofisika Unitateko zuzendaria izan da (1999ko urtarrilaren 25etik 2000ko abenduaren 18ra).
Biokimikako Lizentziaturako koordinatzailea izan da (2001etik 2004ra) eta Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua egiteko batzordeko presidentea (2008tik 2009ra). 2008an, «BioForo UPV/EHU» ekimena sortu zuen eta harrezkero koordinatzen du, Ana Zubiaga irakaslearekin batera. Urtero, hamabi bat mintegi antolatzen ditu, bai eta dibulgazio handiko jardunaldi zientifiko bat ere UPV/EHUren ingurunean. 2017az geroztik, Ikerketako Unibertsitate Batzordeko kidea da.
Zientzia-elkarteei dagokienez, Espainiako Biofisika Elkarteko (SBE) presidentea izan da 2006tik 2010era, Biokimika eta Biologia Molekularreko Espainiako Elkarteko (SEBBM) presidenteordea izan da 2010etik 2014ra, International Union for Pure and Applied Biophysics (IUPAB) erakundearen batzorde exekutiboko kidea izan da 2008tik 2014ra eta International Union of Biochemistry and Molecular Biology (IUBMB) elkartearen batzorde nazionaleko idazkaria izan da 2010etik 2014ra. 2015eko martxoaz geroztik, Espainiako Zientzia Elkarteen Konfederazioko (COSCE) idazkari nagusia da, eta 2019an berriz hautatu dute kargu horretarako.
Gadea Fundazioko zientzia-gaietarako aholku batzordeko kidea da, bai eta Biophysical Reviews eta Traffic aldizkari espezializatuetako argitalpen-batzordeko kidea ere.
Europar Batasuneko Horizon 2020 programa egiteko ministerioaren aholkularia da. Senatuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordeko aholkularia izan zen, 2013an, «Ezagutza integratzeko, laguntzeko eta ETEei transferitzeko neurriei eta balio kode bat sustatzeari buruzko azterketa, I+G+B+D-aren esparruan» batzorde txostengilerako. Proiektu-ebaluatzailea eta ebaluazio-panelen kidea izan da Funtsezko eta Sistemetako Biologian eta Espazioaren Fisika eta Zientzietan, eta unibertsitateko irakasleen prestakuntzako beketan (Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministerioan eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioan) zenbait alditan, 1990az geroztik gaur egunera arte. Proiektu-ebaluatzailea izan da Argentinako, Txileko eta Herbehereetako nazioarteko agentzietarako eta nazioarteko fundazio pribatuetarako. Kanpo-ebaluatzailea izan da doktorego-tesietan (Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan) eta hezkuntza- eta ikerkuntza-sustapenerako Alemaniako, Ameriketako Estatu Batuetako, Herbehereetako eta Portugaleko unibertsitateetan.
2017an, Espainiako Biofisika Elkartearen Manuel Rico-Bruker Saria jaso zuen –Espainian garatutako biofisikako ikerkuntza-karrerak aintzatesten ditu–, eta 2019an, berriz, Getxoko Udalaren Aixe Getxo Saria jaso zuen –Zientzia- eta berrikuntza-kultura saritzen ditu–. Aurrez, Jordi Camp XI. Saria jaso zuen, produktu tentsoaktiboen ikerkuntzagatik.
Alicia Alonso Jakiunderen hautetsitako kide oso hautatu zuten 2019ko azaroaren 8an.
JAKIUNDE y STM-San Telmo Museoa organizan el 28 y 29 de noviembre las siguientes conferencias, con el feminismo y la robótica como hilo conductor: 28 de noviembre, miércoles, 19:00h, auditorio STM Inteligencia artificial hoy:...
Musika eta neurozientzia, giza eboluzioa, tecnología eta fisika. Lau dira musikarekin harremanetan jarriko diren diziplinak, asteazkenero, Iruñeko Errege Artxibategi Nagusiko auditorioan, azaroko 7, 14, 21 eta 28an,...
Luis de Pablo jakitunak Iñaki Alberdi akordeoilariarentzat idatzitako Amicitia lana iragartzeko bideoa ikusgai da YouTuben. https://www.youtube.com/watch?<wbr></wbr>v=NUnb-rigUeI Konpositore eta soinujolearen...
Roberto Cuetok eskainiko du urriaren 30ean Musikenen ARTEEN HOTSAK zikloa itxiko duen hitzaldia. MUSIKA ETA ZINEA. BIKOTE BITXIA hitzaldian aztertuko da nola zinematografoaren hastapenetatik, filmek musika izan dute lagun. Gaur...
Jakiundek eta Mondragon Unibertsitateak "Teknologia eta berrikuntza EAE" kongresua antolatu dute, gure gizarteak aurrean dituen erronka teknologikoak identifikatzeko asmoz. Horretarako, Eusko...
Urriaren 9 eta 10ean JAKIUNDEk "Erronkak: Oroitzapen feministak II. 68ko maiatza 50 urte eta gero" jardunaldia antolatuko zuen STM-San Telmo Museoa eta UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Liburutegiarekin...
Aurkeztu da Nafarroako ikastetxeetan JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA deialdia. Ikasturte honetan JAKIN-MINA egitasmoak zortzigarren edizioa du Iruñean eta bigarrena Tuteran. Ziklo bakoitza bost hitzaldiz osatua dago eta...
Maria Jesus Esteban London Mathematical Society (LMS) erakundeko ohorezko kide izendatu dute. Jakiundeko kidea Frantziako CNRS (Centre National de Recherche Scientifique) eta University Paris-Dauphineko ikertzaile...
Humberto Bustince jakitunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio-Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedradunak, "deep learning" edo ikasketa sakonari buruz idatzitako artikulu batek bigarren saria lortu...
Teresa del Valle jakituna, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Sozial katedradun emerituak, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2018 jaso zuen, uztailaren 17an,...
José María Setién, Donostiako gotzain emeritua eta Jakiundeko akademikoa zendu da iktus baten ondorioz uztailaren 10eko goizaldean, 90 urte zituela. Setien jaunak Gasteizko Apaiztegian ikasi zuen, eta Erromako...
José Guimón. Historias de un arquitecto de la psiquiatría y psicología vascas izenburupean, Guimón doktorearen biografia argitaratu du Iñaki Markez doktoreak, AEN (Asociación Española de Neuropsiquiatría) elkartearen baitan...
Rafael Moneo akademikoak BIA Saria jaso du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Bizkaiko Ordezkaritzako BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak ematen duen saria. BIA Sariak Bizkaiko edo beste...
Alejandro Tiana, UNEDeko errektore eta Jakiundeko karguagatiko akademikoa Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Idazkaria izendatu dute. Tiana jaunak kargu bera izan zuen 2004 y 2008, LOMCE aurreko LOE (Ley...
Enrique Echeburúa Odriozola jakitunak Euskadi Ikerkuntza Saria 2017 Gizarte Gaiak eta Humaniteen arloan jaso zuen ekainaren 5ean Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik. Cristina Uriarte sailburuak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak...
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria Uxue Barkosek harrera ekitaldia eskaini zien Teresa Catalán jakitunari, 2017ko Musika Sari Nazionala (Konposizio arloa) jasotzeagatik eta Igor Ijurra jakitunak zuzentzen duen...
Jakiundek blog berria du, maiatzaren 15ean plazaratu baitu Akademiako kideek haien diziplinen inguruko informazioa gizartearekin zuzenean partekatzeko atala: https://www.jakiunde.eus/blog/ Blog berriko lehenengo...
Teresa del Valle, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Sozialeko katedradun emeritu eta Jakiunde akademiakoak, 2018ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria eskuratu du. Teresa del Vallek EHUko lehen Antropologia...
Enrique Echeburua Jakiundeko akademikoak Gizarte Zientzien eta Humaniteeen alorreko 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria irabazi du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskaintzen duen sariak jarduera zientifikoa sustatzea...
El académico Paco Etxeberria ha sido galardonado con el Premio Manuel de Irujo, otorgado por la Fundación del mismo nombre, por su trabajo en la recuperación de la memoria histórica. Han recibido con anterioridad este galardón,...
Ciclo de conferencias STM-San Telmo Museoa 2, 9, 16 y 23 de mayo