Solasaldiak. Pandemiak erakutsi diguna

Solasaldiak. Pandemiak erakutsi diguna

Jakiundek bi solasaldi antolatu ditu pandemiak erakutsi diguna aztertzeko, urriaren 21ean eta 22an, Iruñeko Nafarroako Museoan, 19:00etan. Bi mahai inguruak jendarteari zabalik daude eta sarrera librea da lekuak bete.

Covid-19aren pandemiak hankaz gora jarri du mundua. Ondorio dramatikoena hildakoak izan dira: bost milioi pertsona, gutxienez. Oso krisi sakon bat eragin du zenbait ordenatan: sanitarioan, jakina, baina baita ekonomikoan, sozialean, emozionalean eta politikoan ere. Oraindik ez dugu gainditu pandemia, eta denbora beharko dugu ondorioak gainditzeko-zentzurik baldin badauka halakorik esateak-. Pandemia berriak etorriko dira. Badakigu. Beraz, ondorioak atera eta bizitakoaz ikasi; hori da egin dezakegun onena. Eta, horretarako, Jakiundek diziplina anitzeko kideak dituenez, hainbat diziplinatako eta arlo profesionaletako pertsona kualifikatuen ikuspuntuak alderatuko ditu. Uste dugu elkarrizketak -hainbat esperientzia eta ezagutza-esferatatik abiatuta- ikuspuntu berriak ekar ditzakeela; hots, hitz egiten dutenak diziplina berekoak direnean nekez ateratzen diren ideiak. Aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu. Helburu hori izango dugu pandemiak erakutsi digunari buruz mintzatzeko egingo ditugun bi saioetan.

 

EGITARAUA: urriak 21, osteguna, 19:00h, Nafarroako Museoa

Hizlariak:

IMMA AGUILAR NACHER, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioko zuzendaria.

ITZIAR ALKORTA IDIAKEZ, Zuzenbide Zibileko irakaslea, Udako Ikastaroen zuzendaria (UPV/EHU).

IGNACIO LÓPEZ GOÑI, Mikrobiologia katedraduna, Zientzia Museoko zuendaria, Nafarroako Unibertsitatea.

Moderatzailea:

ICIAR ASTIASARÁN, Jakiundeko lehendakariordea, Brotamatologia eta Nutrizioko katedraduna, Nafarroako Unibertsitatea.

 

EGITARAUA: urriak 22, ostirala, 19:00h, Nafarroako Museoa

Hizlariak:

ADELA ASUA, Zuzenbide Penaleko katedradun emeritua, UPV/EHU; Espainiako Konstituzio Auzitegiko magistratua (20011-2017); Estatu Kontseiluko kide iraunkodrra.

ANTONIO MORENO IBÁÑEZ, Ekonomia eta Finantza alorreko irakaslea, Nafarroako Unibertsitatea.

ISABEL SOLA, Bioteknologiako Zentro Nazionaleko ikertzailea, Centro Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) - Universidad Autónoma de Madrid (UAM).

Moderatzailea:

ICIAR ASTIASARÁN, Jakiundeko lehendakariordea, Bromatologia eta Nutrizioko katedraduna, Nafarroako Unibertsitatea.

Artxiboak:
Coloquios._Lo_que_nos_ha_ensenado_la_pandemia.pdf
148 -tik 168 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top