Arabako Ahaldun Nagusiak Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiriak banaketatu ditu

Arabako Ahaldun Nagusiak Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiriak banaketatu ditu

Arabako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González Vicente jaunak, Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiriak banatu ditu 5 hitzaldiko egitasmoan parte hartu duten 4. DBHko ikasleen artean. 

Arabako Foru Jauregian ospatutako ekitaldian, ziurtagiriak jasotzeaz gain, Ahaldun Nagusiak eskainitako itxiera hitzaldia, zikloko seigarrena, entzun ahal izan zuten Aguraingo Aniturri, Duranako Ikasbidea Ikastola, eta Gasteizko Ekialdea eta Sagrado Corazón-Carmelitas ikastetxeko ikasleek.

Ahaldun Nagusiak Arabako erakunde-egituraren eta funtzionamenduaren berri eman eta Foru Aldundiaren eskuduntzak zeintzuk ziren adierazi zien, besteak beste, ikasleei. Hitzaldia eta gero, Ahaldun Nagusiari galderak egiteko aukera izan zuten eta ziurtagiriak jaso ondoren berarekin bertatik bertara hitz egin zuten neska-mutilek.  

Ekitaldian Jakiundeko lehendakariak, Jesus M. Ugaldek, eta Joaquín Gorrochategui jakitunak hartu zuten parte. Gorrochategui jauna Agustin Azkaraterekin batera Gasteizko UPV/EHUko Lascaray Ikergunean eskaintzen den Jakin-mina Araba saioen ohiko aurkezle da.

Hitzaldia eta gero, freskagarri bat eskaini zien Arabako Foru Aldundiak ikasle eta irakasleei eta hauek Ahaldun Nagusiarekin solasean jarraitu zuten bertan.

Artxiboak:
Noticias_de_Araba_9-5-17_01.pdf
El_Correo_Alava_9-5-17_01.pdf
148 -tik 168 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top