Bizkaiko Ahaldun Nagusiak banatu ditu Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiriak

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak banatu ditu Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiriak

Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria jauna, Jakin-mina 2016-2017 edizioan parte parte hartu duten ikasleei ziurtagiriak banatzeaz arduratu zen Bizkaiko Foru Jauregian antolatutako ekitaldian.

Egitasmoan Bizkaiko 21 ikastetxek hartu dute parte seigarren edizio honetan, eta horietatik 115 ikaslek jasoko dute ziurtagiria. Ekitaldian 17 ikastetxek eta 95 ikaslek hartu ahal izan zuten parte, azterketak eta bestelako ekitaldiak medio.

Jakin-mina 2016-2017 edizioan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda, honako hau:

Aixerrota (Getxo), Amor Misericordioso (Bilbo), Ander Deuna Ikastola (Sopela), Arratia BHI (Igorre), Azkorri (Getxo), Begoñako Andra Mari-La Salle Sestao, Beurko BHI (Barakaldo), Gurutzeta-Cruces BHI (Barakaldo), Colegio Vizcaya (Zamudio), Eretzaberri BHI (Sodupe-Güeñes), Fray Juan de Zumarraga BHI (Durango), Kirikiño Ikastola (Bilbao), Lauaxeta Ikastola (Zornotza), Miguel de Unamuno BHI (Bilbao), Ntra. Sra. del Carmen (Portugalete), Ntra. Sra. de las Mercedes-Mercedarias (Leioa), Padre Andres Urdaneta, Ondarroa BHI, Sta. María Portugalete, Saturnino de la Peña BHI (Sestao) eta Zalla BHI (Zalla).

Jesus M. Ugalde, Jakiundeko lehendakariaren aurkezpena eta gero, Unai Rementería Ahaldun Nagusi jaunak banatu zizkien ziurtagiriak ikasleei banan-banan. Banaketa egin eta ohiko argazkiak atera eta gero, Ahadun Nagusiak ikasleei hitz egin zien, haiek zorionduz eta esfortzuari eta jakiteko grinari eusteko gomendatuz. 

Ekitaldia amaitzeko, ikasle eta haiekin etorritako irakasleek Bizkaiko Fou Jauregiaren bisita gidatua egin zuten.

148 -tik 168 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top