Erronkak zikloa. Cómo salir de un trauma sin quedar encadenado al pasado

Erronkak zikloa. Cómo salir de un trauma sin quedar encadenado al pasado

"Cómo salir de un trauma sin quedar encadenado al pasado" hitzaldia maiatzaren 17an eskainiko zuen STM-San Telmo Museoan, José Luis Medina doktoreak. Medina doktorea Psikiatria Legalean espezializatua eta trauma osteko estresaren nahasmenduan aditua da.

Enrique Echeburúa jakitun eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatzen du Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako "Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa, eta hauxe izan zen zikloaren baitako hirugarren hitzaldia.

Medina doktorearen arabera, trauma psikikoa, haren maiztasuna, inplikazioak eta ondorioen larritasuna kontuan hartuta, gure garaiko osasun publikoko arazorik garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke. Gainera, haren dimentsio historikoa, soziala eta kulturala gero eta garrantzitsuagoa da. Trauma zorigaitz konstantea izan da herrien historian, haren ondorio suntsitzaileek aztarna sakonak utzi dituzte gurearen aurreko gizarteetan, eta, zenbaitetan, haren ondorioak belaunaldi osoetan zabaldu dira. Trauma neurri handian irudikatuta dago artean eta kulturan (espresio, testigantza edo salaketa sozial nabarmen gisa).

Kulturak indarkeriari eta minari lotutako iragan bat berreskuratzea ahalbidetzen du; hari esker, memoria kolektiboak balioa hartzen du berriz, eta kultura-ondare bihurtzen da. Kultura eta arte-adierazpenak, halaber, trauma maila indibidual zein sozialean gainditzea ahalbidetuko duten bitartekoak eta katalizatzaileak izan daitezke.

Artxiboak:
Erronkak_Egitaraua_Programa_Memoria_trauma_e_identidad_personal_01.pdf
148 -tik 168 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top