Gregorio Monreal 2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Sariaren irabazle

Gregorio Monreal 2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Sariaren irabazle

2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eman zioten saria maiatzaren 27an Lehendakaritzan.

«Sari honek gure herriaren historiarekiko eta etorkizunarekiko konpromisoa aintzatesten du», Urkullu lehendakariak nabarmendu zuenez. «Izan ere, Gregorio Monrealek aktiboki parte hartu du gaur gure autogobernua egituratzen duten erakunde politikoen oinarriak jartzeko prozesuan».

Lehendakariak nabarmendu zuen, halaber, saridunak euskal erakunde publikoen garrantzia agerian jarri duela. Bere lan zientifikoaren zatirik handienak «bi foru-monumentu handi» izan ditu ardatz; alegia, «Bizkaiko zuzenbide historikoa eta Nafarroako zuzenbide historikoa».

Gregorio Monrealek Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Zuzenbidearen eta Erakundeen Historiaren katedradun emeritua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izan zen, eta Baskoniako Zuzenbide Historikoko Unibertsitate Erakundeko zuzendari zientifikoa.

Gregorio Monreal Premio Euskadi de Investigación 2013

148 -tik 168 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top