Peruko Unibertsitate Autonomoak Honoris Causa doktore izendatu du José Luis de la Cuesta jakituna, UPV/EHUko Zuzenbide penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria. José Carlos Anicama Gómez jauna, unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko dekanoa izan zen 2020ko uztailaren 1ean egindako kargu hartze ekitaldiko aitabitxia. Ekitaldia urrunekoa izan zen, COVID-19 pandemiaren ondorioz.
Goi-mailako aitortza honi eskerrak emateko garaian, lehenik eta behin, herrialdearekin duen harremana azpimarratu zuen José Luis de la Cuestak, bere osaba zahar Timoteo de Ibarluzea gogora ekarriz, XX. mendeko 30. hamarkadan San Bizente Pauleko kide zelarik, kongragazioaren Peruko probintziaren fundatzailetako bat izan baitzen. Jarraian, bere formakuntza akademikoan, ikerketan eta bere bizitzan orohar eragina izan zuten maisuak aipatu zituen, besteak beste, Antonio Beristain, Kriminologiaren Euskal Institutuko sortzailea, Reynald Ottenhof irakaslea, eta Hans-Heinrich Jescheck, Freiburg-eko Max Planck Institutuko zuzendaria eta José Luis de la Cuesta 80. hamarkadan Alemaniara lehendabiziko aldiz iritsi zen garaian, Zuzenbide penaleko Nazioarteko Elkarteko lehendakari zena.
Oroitzapenen ondoren, Honoris Causa doktore izendatu berriak honako hitzaldia eskaini zuen: “Responsabilidad penal de las personas jurídicas en el Derecho penal español”.
José Luis de la Cuesta Zuzenbide penaleko Nazioarteko Elkarteko ohorezko lehendakaria da, JAKIUNDEKO kide hautetsia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide numerarioa. Zuzenbide Publiko Konparatuaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen Max-Planck Institututuko (Freiburg, Alemania) batzorde zientifiko aholkulariaren kide da, baita Instituto Superiore Internazionale di Scienze Criminali (Siracusa, Italia) erakundeko administrazio kontseiluko kide ere. Horrez gain, Nazioarteko Kriminologia Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide da eta Terrorismoaren Biktimen Parte-hartzerako Euskal Kontseiluaren lehendakaria da.
Jaso dituen sarien artean azpimarratu daitezke Ikerkuntza Euskadi Saria Gizarte-Zientzien eta Humanitateen modalitatean (2009), eta Peruko Unibertsitate Autonomoaren izendapenaren aurretik jasotako Alexandru Ioan Cuza de Iasi Unibertsitateko (Rumania) eta Huanucoko Unibertsitateko (Peru) Honoris Causa doktore izendapenak.
Iturria: UPV/EHU
JAKIUNDE y STM-San Telmo Museoa organizan el 28 y 29 de noviembre las siguientes conferencias, con el feminismo y la robótica como hilo conductor: 28 de noviembre, miércoles, 19:00h, auditorio STM Inteligencia artificial hoy:...
Musika eta neurozientzia, giza eboluzioa, tecnología eta fisika. Lau dira musikarekin harremanetan jarriko diren diziplinak, asteazkenero, Iruñeko Errege Artxibategi Nagusiko auditorioan, azaroko 7, 14, 21 eta 28an,...
Luis de Pablo jakitunak Iñaki Alberdi akordeoilariarentzat idatzitako Amicitia lana iragartzeko bideoa ikusgai da YouTuben. https://www.youtube.com/watch?<wbr></wbr>v=NUnb-rigUeI Konpositore eta soinujolearen...
Roberto Cuetok eskainiko du urriaren 30ean Musikenen ARTEEN HOTSAK zikloa itxiko duen hitzaldia. MUSIKA ETA ZINEA. BIKOTE BITXIA hitzaldian aztertuko da nola zinematografoaren hastapenetatik, filmek musika izan dute lagun. Gaur...
Jakiundek eta Mondragon Unibertsitateak "Teknologia eta berrikuntza EAE" kongresua antolatu dute, gure gizarteak aurrean dituen erronka teknologikoak identifikatzeko asmoz. Horretarako, Eusko...
Urriaren 9 eta 10ean JAKIUNDEk "Erronkak: Oroitzapen feministak II. 68ko maiatza 50 urte eta gero" jardunaldia antolatuko zuen STM-San Telmo Museoa eta UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Liburutegiarekin...
Aurkeztu da Nafarroako ikastetxeetan JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA deialdia. Ikasturte honetan JAKIN-MINA egitasmoak zortzigarren edizioa du Iruñean eta bigarrena Tuteran. Ziklo bakoitza bost hitzaldiz osatua dago eta...
Maria Jesus Esteban London Mathematical Society (LMS) erakundeko ohorezko kide izendatu dute. Jakiundeko kidea Frantziako CNRS (Centre National de Recherche Scientifique) eta University Paris-Dauphineko ikertzaile...
Humberto Bustince jakitunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio-Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedradunak, "deep learning" edo ikasketa sakonari buruz idatzitako artikulu batek bigarren saria lortu...
Teresa del Valle jakituna, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Sozial katedradun emerituak, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2018 jaso zuen, uztailaren 17an,...
José María Setién, Donostiako gotzain emeritua eta Jakiundeko akademikoa zendu da iktus baten ondorioz uztailaren 10eko goizaldean, 90 urte zituela. Setien jaunak Gasteizko Apaiztegian ikasi zuen, eta Erromako...
José Guimón. Historias de un arquitecto de la psiquiatría y psicología vascas izenburupean, Guimón doktorearen biografia argitaratu du Iñaki Markez doktoreak, AEN (Asociación Española de Neuropsiquiatría) elkartearen baitan...
Rafael Moneo akademikoak BIA Saria jaso du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Bizkaiko Ordezkaritzako BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak ematen duen saria. BIA Sariak Bizkaiko edo beste...
Alejandro Tiana, UNEDeko errektore eta Jakiundeko karguagatiko akademikoa Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Idazkaria izendatu dute. Tiana jaunak kargu bera izan zuen 2004 y 2008, LOMCE aurreko LOE (Ley...
Enrique Echeburúa Odriozola jakitunak Euskadi Ikerkuntza Saria 2017 Gizarte Gaiak eta Humaniteen arloan jaso zuen ekainaren 5ean Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik. Cristina Uriarte sailburuak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak...
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria Uxue Barkosek harrera ekitaldia eskaini zien Teresa Catalán jakitunari, 2017ko Musika Sari Nazionala (Konposizio arloa) jasotzeagatik eta Igor Ijurra jakitunak zuzentzen duen...
Jakiundek blog berria du, maiatzaren 15ean plazaratu baitu Akademiako kideek haien diziplinen inguruko informazioa gizartearekin zuzenean partekatzeko atala: https://www.jakiunde.eus/blog/ Blog berriko lehenengo...
Teresa del Valle, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Sozialeko katedradun emeritu eta Jakiunde akademiakoak, 2018ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria eskuratu du. Teresa del Vallek EHUko lehen Antropologia...
Enrique Echeburua Jakiundeko akademikoak Gizarte Zientzien eta Humaniteeen alorreko 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria irabazi du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskaintzen duen sariak jarduera zientifikoa sustatzea...
El académico Paco Etxeberria ha sido galardonado con el Premio Manuel de Irujo, otorgado por la Fundación del mismo nombre, por su trabajo en la recuperación de la memoria histórica. Han recibido con anterioridad este galardón,...
Ciclo de conferencias STM-San Telmo Museoa 2, 9, 16 y 23 de mayo