Transhumanismoa. Giza makinak, Máquinas Humanas, bertan behera Helen Torresen hitzaldia

Transhumanismoa. Giza makinak, Máquinas Humanas, bertan behera Helen Torresen hitzaldia

TRANSHUMANISMOA. Giza Makinak, Máquinas Humanas, Javier Echeverría jakitunaren koordinazioarekin, STM museoak, Donostia Kulturak eta JAKIUNDEk antolatutako hitzaldi zikloko apirilak 5eko Helen Torres (Pompeu Fabra Unibertsitatea) hizlariaren agerraldia bertan behera gelditu da. 

Adela Cortinak (Valentziako Unibertsitatea) zabaldu zuen zikloa martxoaren 5an, Los desafíos éticos del Transhumanismo hitzaldiarekin, eta hilean behin egitekoak ziren gainerako hitzaldiak, martxoa eta azaroa artean. Oraingoz apirilak 5ekoa gelditu da bertan behera. Aldaketarik ez balego, indarrean jarraitzen dute maiatzak 14, ekainak 4, urriak 1, eta azaroak 10ean, hurrenez hurren, Alfredo Marcos (Valladolideko Unibertsitatea), Fernando Broncano (Carlos III Unibertsitatea), Arantza Etxeberria (UPV/EHU), eta Javier Echeverría (JAKIUNDE) eta Lola S. Almendros (CSIC, CCHS) hizlarien hitzaldiek.

TRANSHUMANISMOA. Giza Makinak, Máquinas Humanas zikloaren helburua da gaur egungo gizartean bizi dugun iraultza teknozientifikoaren eragina aztertzea, pertsonak berak eraldatzen ari baita, ez bakarrik haien ingurune eta bizimoduak. Transhumanistak ziur daude gizakiak, teknologia pixkanaka ezarrita, beste urrats bat egin behar duela eboluzioan, eta naturak ezarritako baldintza biologikoak gainditu behar dituela, hobekuntza fisiko eta kognitibo erradikala lortzeko. Are gehiago, esplizituki hitz egiten da hilezkortasuna lortzeko aukeraz edo norbanakoaren bizitza mugarik gabe luzatzeko aukeraz, berrikuntza bioteknologikoko prozesuei esker. Horrek guztiak itxaropen berriak sortzen dizkigu, baina baita eztabaida sozial, etiko eta filosofikoak ere, gizatasunaren kontzeptuari berari ere eragingo lioketen inplikazioei buruz. 

Artxiboak:
STM_Ciclo_Transhumanismo.pdf
148 -tik 168 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top